Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2005-09-25 -- 2008.zenb

Irudi kolpe handitzat jo da .cat domeinuaren jokaldi isila eta atzerriko zenbait komunikabidek Katalunia ænazioæ gisa onartzeko egindako keinu gisa interpretatu dute, besteak beste Singapurreko Today egunkariak.

Daniel Udalaitz

Ez dago beste erremediorik. Tamainaz hazi ezean, pixkanaka desagertuz joateko arriskua dago. MCC Taldeko Fagor etxetresna elektrikoen euskal multinazionaleko arduradunek filosofia horixe defendatu zuten bazkide langileen aurrean, eta haiek baiezkoa eman zioten azkenean tamaina handiagoa hartzeko operazioari. Helburua erdiesteko, konkurritzaile bat erostea erabaki zuten, -Brandt frantsesa- eta behin eskuratzea gauzatuta, etxetresna elektrikoen Europako rankineko bosgarren taldea izatera helduko zen Fagor, laugarrenetik oso bertara. Hori guztia, jakina, Europako etxetresna elektrikoen sektoreko erraldoien espazioan gertatu da. Horretaz jabetzeko, aski da eskuineko orrialdeko infograma gainbegiratzea. Fagor taldea, Brandt frantsesa erosi eta gero, Europako rankineko bosgarren postuan ageri da, %5,8ko merkatuko kuota duela. Aurretik dauzka BSH %19,9rekin, Electrolux %16,8rekin, Merloni %11,5ekin eta Whirlpool %9,7rekin; atzetik, berriz, beste hauek: Miele %5,6rekin, Candy %3,5ekin eta hainbat sakabanatu %27,2rekin.

Oraintsuko erosketa, nolabaiteko arriskuak ere badituena, datozen hiletan osatuko da, sozietate euskaldunaren eta frantsesaren plan industriala, laborala eta integraziokoa aurkeztuta. Orain, plana lantzen ari dira eta urtea amaitu aurretik -azaroan, apika-, ezagutuko da. Aplikazio integrala, berriz, 2006ko urtarrilaren 1erako dago aurreikusita.
Konkurritu ahal izateko aliantzak

Fagorreko arduradunak ondo jabetu dira nazioarteko merkatuaren errealitateaz: badakite erraldoiez inguratuak daudela eta, kontu apurtxo bat izan ezean, irentsi egingo dituztela. Erraldoiek, tamaina tarteko, errentagarritasun hobeak lor ditzakete. Arrasateko enpresak bi aukera zeuzkan. Bata, ezer ez egitea eta lehengo bideari jarraitzea: kasu horretan, astiro baina itzulbiderik gabeko heriotza etor zekiokeen. Bestea, tamainaz hazteko urratsa egitea: nahiz eta arriskatu, ezinbesteko saltoa da sektoreko erraldoien artean bizirik irauteko. Fagor, izan ere, Brandt enpresa frantsesa bereganatu aurretik, Electrolux baino ia hamabost aldiz txikiagoa zen tamainaz, Whirlpool baino hamaika aldiz txikiagoa, BSH baino zazpi aldiz txikiagoa eta Merloni baino hiru aldiz txikiagoa, eta, horregatik, enpresa horientzat errentagarriagoak dira inbertsioak.

Testuinguru horretan, enpresako zuzendaritzak nahiz bazkide langileek onartu zuten aliantzen bitartez hazteko beharra, baldin Europako eta nazioarteko merkatu zailetan konkurrituko bazuten. Horregatik erosi zuen euskal taldeak Brandt frantsesa, oraintsu, 162,5 milioi euroan. Frantziako Estatuko marka handiena da: sei planta dauzka herrialde horretan -Lyongoa, Orléansekoa, Vendomekoa, Aizenaykoa, Lesquinekoa eta Laroche Sur-Yonekoa- eta beste bat Italian. Garai batean, Moulinex taldekoa zen, baina bereizi egin zen. Orain, dagoeneko, %5,8tik gora dabil merkatuko kuotan. Aurtengo fakturazioan, 1.800 milioi eurora inguratuko da, eta 2.000 milioira 2006. urtean. Fagorrek, enpresa frantses hori bereganatuta, 8.291 milioi euroko salmentak aurreikusi ditu 2005-2008 aldirako, eta Espainiako Estatutik kanpo produzituko du %65. Etekinetan, 152 milioi euro inguruan ibiliko da; inbertsioetan, berriz, 425 milioi euroan.

Finantziazioa

Enpresa frantsesa erosteak finantzatzeko planteamendua ere eskatzen du. Nola finantzatu operazio hori? Itxura batean bederen, ematen du ezen baliabide propioak eta %55eko kanpoko kreditu bat baliatu direla horretarako. Fagor Electrodomésticos enpresak operazioaren kostuaren %30 jarri du eta MCC Taldeak %18 ipiniko du. Gainerakoa hainbat erakunde finantzarioren ekarpenen bitartez estaliko da. Jada ezaguna da, bestalde, euskal enpresa horrek inbertsioak finantzatzeko baliatu izan duen ekarpen subordinatuen formula. Orain artean ekarpenen azken operazioa izan denean, Fagorrek 60 milioi euro lortu zituen, baina demanda 160 milioikoa izan zen. Beraz, badu formula hori baliatzeko aukera.

Udazkenerako iragarri zen 18/98 auziaren hasiera, baina 2005aren bukaeran hasteko ere komeriak izango dira Auzitegi Nazionalean. Arrazoi nagusia de bertako epaileak oso atzeratuta dabiltzala sumarioko eduki osoaren prestaketa lanekin.

Orain arte eta aurrerantzean petrolioaren eskasiak eragiten dituen gatazka guztiak etorkizunean uraren kontrolak eragingo ei ditu. Rami Messalem Israelen uraren tratamenduaren lanetan ari den zientzialaria da eta Valentzian uraren tratamendurako egindako kongresu batean esandakoaren arabera, ez dago ur eskasiarik egon beharrik, ur gazia geza bihurtu eta jadanik erabilitako ura birtziklaren bada, batez ere nekazaritza ureztaketak egiteko. Messalen esanetan, 1000 litro ur gazi geza bihurtzea saltokian litro bat ur erosteak duen kostua du, eta erabilitako mila litro ur edangarri bihurtzeak 20 zentimo euro balio bu. Mesalen ondorioa erabatekoa da: urak, beraz ez luke inongo gerrarik ekarri behar.

Negoziazioaren unean uneko sokaren gainean dagoenak zailago du etorkizuna patxadaz begiratzea eta ez du gutxi negoziazioaz egoki arduratzearekin. ELAk ez du ardura zuzen eta zehatzik alderdiek gidatzen duten elkarrizketa prozesuan eta horrek ahalbideratzen dio indar burujabezaleek epe labur eta ertainera egin beharreko lanaz hausnartzera. ELA sindikatu indartsua da eta bere indarrak eragina du euskal gizartearen norabidean, zenbaterainokoa den esatea zaila bada ere. Politikagintzatik at nahiko lukete askok, baina horrek ez du logikarik, politikaren definizioa alderdien eremu murritzera mugatu nahi izan ezik behintzat. Bake prozesuak arrakastaz bukatuko balu ere, funtsean proiektu politiko desberdinak gauzatu ahal izateari atea irekitzean oinarrituko litzateke. Eta mamian, ELAk dio burujabezaleek une hori gaurdanik hasi behar dutela lantzen, konfrontazio demokratikoa ezinbestekoa ikusten baitu.

Azkenean zalaparta handiz ofizialdu da prozesua egon badagoela eta datu asko ateratzen ari badira ere, azaleratutakoak ez du bere uneari buruzko informazio gehiegirik utzi. Zapatero Espainiako gobernuburuak eman ditu argibide zehatzenak: «Luzea, gogorra eta zaila izango da». Gaitza dena sinple bihurtzeko ahalegina eginez, eta errealitatearen konplexutasun osoa islatu nahi gabe, negoziazio politikoaren aurrean izandako erreakzio guztiak bi bloke handitan bana daitezke. Baikortasun zuhurrarena litzateke lehen blokea eta handiena euskal eragile politikoen artean, negoziazioaren saioak merezi du eta oraingoz ondo doa, hastapenean bagaude ere. Bigarren blokean, negoziazioa ukatu, oztopatu eta dagoen saioaren aurrean Espainiako Gobernua ETAren aurrean amore ematen ari dela irudikatzen da. Euskal Herrian lehen blokea gehiengo oso handiz nagusitzen zaio bigarrenari, Espainian ez dakigu.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan