Astekaria

 Txandan 

Udak dakarrena...

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2007. alea
2005-09-18
alde 0    kontra 0

"Udak dakarrena udak daroa", otu zait opor osteko lehen artikuluxka hau egiten jarri naizenean, Benito Lertxundik behiala kantatzen zuen "urak dakarrena urak daroa" haren haritik.

Ohiko topikoak esateko baliagarri izan zitekeen esaldia: udan egiteko eta udazkenean egiteke ditugun asmoak aipatzeko, esate baterako. Hori baino gaiztoagorik ere etorri zait burura: "udak dakarrena urak daroa kantatzeko moduko blues etsia. Horrek, bide batez, Irak aipatzeko modua emango lidake: nola liteke Irakeraino hainbeste milaka tropa eraman eta etxeko hiri itoan atrapatuta geratu direnak derrepente ateratzeko ganorarik ez izatea munduko estaturik boteretsuenak?

Eta Iraketik bertatik beste argazki bat ere ekarri digu udak: Bagdadeko milioi bat erromesena, beren arteko bakarren batzuek gorputzari erantsita bonba bana zeramatelako zurrumurrua zabaldu zenean izutu eta elkargainka ihes egiten saiatu zirenak, asfaltoaren gainean milaka oinetako noraezerako eta mila gorpu ezerezerako utziz.

Argazki triste horri begira etorri zitzaidan burura ez dela erraza nork bere buruari ihes egitea, eta udaleheneko ber-berak garela udazkenean ere, gu eta mundua. Guretzat eta munduarentzat tamalez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2006
 
azala2005

2007 zenbakia.
2005ko irailaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia