Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-18 -- 2007.zenb

Euskal Herriarentzat finantza-sistema soziala

Daniel Udalaitz

Euskal sindikatuek ontzat jo dute EAEko aurrezki kutxen fusio-proiektua, baldin eta ekimenak kutxon gizarte lana eta izaera soziala indartzen baditu eta Euskal Herriaren onerako baldin bada. Sindikatu abertzaleek, ELA eta LABek, ñabardurak ñabardura, fusioaren lehen fasea bide luze baten hasiera gisa ikusten dute, ezinbestekoa iruditzen zaiela euskal finantza-sistema Nafarroako aurrezki kutxetara hedatzea, aurrezki kutxen gizarte lana indartzearekin batera. CCOO edo UGT bezalako sindikatu estatalistek, aldiz, gizarte lana indartzea lehenesten dute, kutxa berriaren gobernu-organoen arteko lurralde-orekarekin batera.


German Kortabarria ELA sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoaren arabera, fusioa ez da eztabaidagarria, beharrezkoa baizik, eta ezinbestekoa iruditzen zaio bigarren fase batean Nafarroako Aurrezki Kutxa fusionatzea. Gaineratu zuenez, "aukera paregabea da organo exekutiboak orekatu eta aurrezki kutxen espiritu eta izaera berreskuratzeko: gizartearen mesederako erakunde herrikoiak, gaur egun korronte neoliberaletan murgilduta daudenak". Horren ondorioz, fusioak "kutxen norabide neoliberala zuzendu behar du eta herrialdearen alde egin behar du lan, izaera sozialeko proiektua sendotzeko".

Testuinguru horretan, gastu sozialari eta Gizarte Lanaren dibidenduari dagokionez, sindikatuaren iritziz, kutxa berriak BBKren ereduari jarraitu beharko lioke, zeinek egun bere irabazien %30 Gizarte Lanari eskaintzen dion. Era berean, etxebizitzaren arloari bultzada indartsua eman behar zaiola uste du. Plantillen soldaten egoerari dagokionez, Jose Elorrietaren sindikatuak argi utzi du desorekak nabarmenak direla kutxen artean; alde handia omen dago Kutxa eta beste bien artean. Hori dela eta, soldatak homologatzeko eskatu du, baita subkontratazioak eteteko ere.


Euskal finantza-sistemaren puntaren punta

LAB sindikatuak adierazi duenez, "hiru aurrezki kutxen batuketa euskal finantza-sistemaren puntaren punta bihur liteke, Euskal Herriaren onerako". Hori dela eta, kutxa berriari "gure herrialdearen berpizkunde ekonomiko eta sozialaren aldeko" ekimenak bultzatzea eskatu dio. Planteamendu horiei jarraiki, Rafa Diezen sindikatuak hainbat irizpide planteatu ditu prozesua aurrera ateratzeko. Besteak beste, lurraldetasuna, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria ez ahazteko arrazoia. Kutxa fusionatuak bertan sukurtsalak ezartzeko aukera eskatu zuen. Era berean, Gizarte Lana indartzeko eskaera egin du -aurrezki kutxa hauen sorkuntzaren xede nagusia dena- helburu eta inbertsio sozialak berregokitzeko beharrizana azpimarratuz.

Sindikatu abertzaleak inbertsio-politika garatzeko premia nabarmendu du "euskal sare produktiboa indar dadin"; horretarako beharrezkoa da "kutxek irizpide espekulatiboekin egiten dituzten milioi ugariko inbertsioak behar bezala kudeatzea, etekin handienaren bila askotan edonon eta edonola egiten diren inbertsioak saihestuz".


Kutxen legea aldatzea

CCOO sindikatuari bideragarria iruditzen zaio fusio-proiektua ikuspegi ekonomikotik eta metodo aldetik. Bestalde, indarrean dagoen Kutxen Legea erabat aldatzeko eskatu du, kutxa berriaren gobernu-organoen lurralde-oreka bermatzeko. Alde horretatik, "administrazio kontseiluetan gobernu monokolorerik ez izatea" aldarrikatzen da. Azkenik, sindikatuak begi onez ikusi du kutxen Gizarte Lana indartzea eta horretarako "funts sozialak mantentzea lehenetsi behar dela" adierazi du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan