2005-09-18 -- 2007.zenb
K. a. 50. urte inguruan, Julio Zesar Galia osoan nagusitzen ari zela, burukomin handiak ekarri zizkion oztopo bat topatu zuen. Gehienontzat, oztopo hori fikziozko pertsonaia da eta Asterix du izena. Frantziako Antzinako historia hobeto ezagutzen dutenentzat, pertsonaia erreala izan zen eta Vercingetorix zuen izena. Dirudienez, biak hilehoriak ziren, bibote luzea zuten eta lumak eraman ohi zituzten euren kaskoetan; biek eraman zuten Julio Zesarren legioa porrotera; baina Uderzo eta Goscinnyren istorio umoretsuen parean, Vercingetorixen benetako istorioa tragikoa izan zen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa