Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-18 -- 2007.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Jantziak kontainerretan metatuak ikusi ditugu Europar Atlantikoko portuetako almazen erraldoietan. Era eta marka anitzetakoak omen daude banatzaileen zain, inportatzaileek zerriak ezkurrak nola baimenaren beha, saltokietan emateko. Erosle bikainak gara europarrok. Guk ekoiztutakoak baino dezente merkeagoak erostea maite dugu, nahiz eta jakin miseriatik ekarriz miseria sortzaile garela. Izan ere, europar portuak dirudite gure etxeek, eta kontainerrak gure armairuek, erabiltzen ez ditugun jantziz lepo. Urtaro bakoitzean behar ditugu zakurren ipurditik ekarritakoak gure eros erotika asetzeko, auzoak esan ez dezan ez garela modernoak eta ez ditugula modaz pasatakoak armairutara kondenatzen. Argi da, bestela ezingo geniokeela gure martxari eutsi, geronek egin prezioan erosi behar bagenu, hipermerkatuak, herri plaza ditugun horiek, feria bilakatu bailirateke. Hala ere, biziki bihozberak gara, eta hango haurren esplotazioari buruz kongresuak antolatzeko gauza. Helduei buruz aldiz garbi daukagu, lanean ari diren prezioan behar ditugu. Eta han noski, honantz egiten dutelarik konpetentzia egiten baitigute ezertan beraiek baino gehiago ez garela erakutsiz. Libratu dituzte kontainerrak, hustu dituzte almazenak. Goazen merke erostera.

hemeroteka

2006. zenbakia | 2005-09-11
2005. zenbakia | 2005-09-04
2003. zenbakia | 2005-07-31
2002. zenbakia | 2005-07-24
2001. zenbakia | 2005-07-17
2000. zenbakia | 2005-07-10
1999. zenbakia | 2005-07-03
1998. zenbakia | 2005-06-26
1997. zenbakia | 2005-06-19
1996. zenbakia | 2005-06-12

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan