Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-18 -- 2007.zenb

Daniel Udalaitz




Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (CAF) Gipuzkoako enpresak Beasainen dauka egoitza soziala eta enpresaren kapitala honela dago banatua: %21etik gora langileek (akziodun nagusiak dira), %45,71 aurrezki kutxek (Kutxak %20,71, BBK-k %20 eta Vitalek %5) eta %11tik gora Bestinverrek. Liderra da nazioartean burdinbideetako sistemetarako ekipamenduak eta osagaiak diseinatzen, fabrikatzen, mantentzen eta hornitzen, eta 3.700 lagun inguruko plantilla dauka. 1860. urtean sortutako Fábrica de Hierros San Martin enpresa du jatorri eta Compañía Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) izena hartu zuen 1917an. CAF hasieratik hedatu zen izugarri eta gaur egun, produkzioko lau zentro dauzka munduan: Beasainen, Zaragozan, Iranen eta Elviran (Estatu Batuak). Esportazio handiko enpresa denez gero (produkzioaren %65 baino gehiago), CAFek munduko herrialde askotan dauzka produkzioko eta muntadurako plantak. Muntadura eta mantenua Sacramenton, (Kalifornia, AEB); mantenua soilik, berriz, Mexiko DFn (Mexiko), Sao Paulon (Brasil), Buenos Airesen (Argentina), Lisboan (Portugal) eta Londresen (Ingalaterra). Besteak beste, Madril-Sevilla eta Madril-Bartzelona AVE trenak fabrikatu ditu, eta orobat Hong-Kongerako, Londreserako eta Estatu Batuetarako eta beste hainbat lekutarako trenak. 2004an fabrikatu zuen abiadura handiko trenen barruan, zabalera bariableko eta bitentsioko lehenbiziko trena.



Patxi Larrainzar ikastetxeak protestan jarraitzen du

Ikasturte honetarako 86 haurrek eman dute izena Patxi Larrainzar ikastetxean, D ereduan ikasteko. Iruñeko Arrotxapea auzoko eskola honek 75entzat baino ez du tokia. Eskolan kalitateko irakaskuntza eskaintzeko baldintzarik ez dela betetzen behin eta berriz adierazi dute gurasoek eta eraikin berria egin zain daude. Obrak hasita behar zuten ordea, baina ez dute ezer egin oraindik. Gurasoak Nafarroako Hezkuntza Sailarekin elkartu dira, baina bataren eta bestearen iritziak urrun daude: gurasoek diote ez dagoela tokirik eta eraikina egin bitartean auzoko Cardenal Ilundain eskolako gela huts batzuk balia ditzaketele. Hezkuntza Sailak berriz, esan du Patxi Larrainzar ikastetxeak baldintzak betetzen dituela ikasturtea normaltasunez hasteko. 433 ikasleek eta gurasoek protesta ekitaldiak egingo dituzte aste osoan zehar, irailaren 16a arte behintzat ez baitituzte haurrak eskolara bidaliko.
Antsoaingo Ezkaba eskolako gurasoek ere ez dituzte seme-alabak eskolara bidali nahi, 350 ikaslerentzako eraikinean 800 daudelako.


Iparreko Ibarra euskal etxe berria Kaliforniandu

San Francisco, Bakersfield, Los Banos edo Chino hirietan bizi diren euskaldun-amerikarrek sortu dute euskal etxea. Bigarren belaunaldiko euskaldun-amerikar hauek euskal etxea abian jartzeko lehen Besta urriaren 1ean, Rocklin-en egingo dute. Hara Kaliforniako iparraldeko eta Nevadako jendea hurbilduko dela uste dute antolatzaileek. Mus txapelketa antolatu dute, hori baita Estatu Batuetan bizi diren euskaldun helduen joko arrakastatsuena. Bestetik, hirugarren belaunaldiko dozena bat neska-mutilekin osatutako dantzari txikien taldea estreinatuko dute.


Hizkuntz ereduen portzentaiak aldaketa handirik gabe

2005-2006 ikasturteko matrikula datuetan ez dago aldaketa handirik hizkuntz ereduen banaketari dagokionez. Euskal Autonomia Erkidegoan izena eman duten ikasleen %7,8k ikasiko du A ereduan, B ereduan %29,5 arituko da eta gehiengoa, %62,7 D ereduan. Nafarroan ikasle berrien %42,9 G ereduan hasi da ikasten, %30 D ereduan eta %27 A ereduan.


Nafarroako Ikastolen Elkarteak bost urte eskatu ditu ikastolak legeztatzeko

Nafarroan legeztatu gabe dauden ikastolek legeztatzea lor dezaten bost urteko epea eskatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari Pello Mariñelarenak eta hainbat ikastolatako zuzendarik. Nafarroan alegalak diren bost ikastoletako gurasoek zazpi milioi euro inbertitu dituztela jakinarazi dute eta bost urteko epean diru hori berreskura dezaketela. Horrela, ikastolak kontzertuan sartuko lirateke. Bestalde, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eskatu dio urteko gastuetan igoera egitea eta beraz, Nafarroako Gobernuak 90.000 euro gehiago jarri beharko lituzke.


Munduko herrialde txiroak gero eta txiroago direla diote urtez urte munduko ekonomiari buruzko txostenek. Txiro eta aberatsen arteko desberdintasunak gero eta handiagoak direla. Munduko Bankuak hazkunde ekonomikoa bultzatu du beti pobreziaren aurkako errezeta nagusi gisa, horretarako politika neoliberal gogorrak bultzatuz eta inposatuz. Donostian izan berri da Luis Serven, Munduko Bankuan ekonomiaren hazkundeaz arduratzen den aditua, eta bere esanetan, hazkundea giltzarri bada ere, honek ez du bermatzen txiroenak pobreziatik ateratzea. Horretarako aberastasunaren banaketa bultzatzen duten politikak ezinbestekoak direla azpimarratu zuen, eta lehen neurrietakoa diru sarrera txikiak dituzten errentak handitzeko politikak lehenestea.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan