Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-11 -- 2006.zenb

Izenak


Hika, Glu Glu, Tentazioa eta Logela Multimediak euren azken ikuskariak eskainiko dituzte Tarregako Antzerki Azokan (Lleida), Espai de Euskadi gunean, hilaren 8tik 11ra. Trapu Zaharra eta Deabru Beltzak taldeek ere euren azken lanak aurkeztuko dituzte kalean.

Estibalitz Alvarez eta Luis Zabala Mendiak Rebozau liburua apailatu dute. Grabatua eta olerkiak uztartzen ditu argitalpenak.

Xabier Etxeberria zarauztarrak irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen XX. Basarri bertsopaper saria, Garai zaharrak gogoan bertso sortarekin. Bigarren saria Alaia Martin oiartzuarrak eskuratu du.

Antonio Garate zinemagile iruindarrak bigarren film luzea estreinatu berri du: Un aņo en la luna. Maitemintzeko desiraz diharduen filma Elena Ballesterok eta Jorge Monjek gorpuztu dute, besteak beste.

Mikel Urdangarinek Dana diskoa plazaratu du. Soiltasuna oinarri duen diskoan, Rafa Rueda, Fernando Sayela, Pablo Tato eta Mikel F. Krutzaga musikariek hartu dute parte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan