Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Asteko gaia >
  • «Gehienentzat alokairua dirua botatzea da; guretzat bizi kalitatean inbertitzea da»

2005-09-11 -- 2006.zenb

«Gehienentzat alokairua dirua botatzea da; guretzat bizi kalitatean inbertitzea da»

Nagore Irazustabarrena

Eva eta Iñaki donostiarrak dira, baina azken bi urtetan Gasteizko erdigunea dute bizitoki. Bi alaba dituzte eta hipoteka ordaintzeko adinako bi soldata. Baina gehienek ez bezala, alokairuaren aldeko aukera egin du familia honek. Euren inguruan erabaki hau ulertzen duen jende gutxi dagoela onartu dute, salbuespena direla. Eta beste behin euren arrazoiak azaldu dituzte.


Bederatzi pisu izan ditu Iñakik bizitoki bere 44 urtetan. Bere gurasoek ez zuten inoiz etxebizitza jabetzan izan. «Gurasoen etxetik ikasle pisura pasa nintzen eta ikasketak bukatuta Donostiara itzuli eta pisu txiki bat alokatu nuen niretzako». Evak 41 urte ditu eta Iñakirekin honek alokatutako pisuan sartu zen. «Baina txikiegia zen, ûdio Evakû eta bi gelako pisu bat alokatu genuen orduan». Lehen haurra izan eta bigarren gela horretan tokia egin zioten. Bigarren alaba etorri zenean ordea, hiru gelako pisu batera pasa ziren.«Gaztea zarenean ez duzu leku askorik behar eta etxearen egoerak ere ez zaitu hainbeste kezkatzen, -dio Iñakik- baina gero etxe handiagoa behar duzu, sukalde eta komun egokiekin... Aldaketa horiek alokatutako etxebizitzekin egin ditzakezu, askeago zara. Baina erosi nahi baduzu zer egin behar duzu? Oraindik familiarik ez duzunean zenbat seme-alaba izango dituzun arreikusi eta gela mordo bateko pisua erosi?».

Bikoteak alokatutako pisu denak Donostiako erdigunean edo Alde Zaharrean zeuden Evak eta Iñakik nahi bezala, baina duela bi urte, lan arrazoiak medio, Gasteizera etorri ziren. Evak kontatu digunez, «hona lanera etortzeko aukera ederra eskaini zidaten eta etxe bat Donostian jabetzan izanez gero, erabakia hartzea zailagoa egingo zitzaigula uste dut».

Bien soldatek, etxebizitza bat jabetzan izateko adina ematen diete, «baina guk nahi dugun tokian, guk nahi dugun baldintzetan etxe bat erostea askoz ere garestia izango litzateke» Evaren esanetan. «Batzuk kosta ahala kosta etxea erosi behar dute, jabe izan behar dute, baita horrek etxea bera ez disfrutatzea edo hilabete amaierara estu-estu iristea esan nahi badu ere. Lehentasun kontua da» gaineratu du Iñakik. Baina onartzen dute hemen alokairua garestia dela eta oso aukera gutxi dagoela: Iñakiren ustez, «alokairuaren egoera Europan bezalakoa balitz, errazagoa litzateke, eta gaurko finantzazio baldintza egokiak eta etxebizitzen balio handitze izugarriak etena izango balu, ziur jendeak gehiago joko lukeela alokairura. Hala ere merkeagoa da Donostiako Boulevardean hileroko alokairua ordaintzea, hipoteka ordaintzea baino».

Pisua erosiz gero hondasun hori eurena izango zela eta alokairua amaituta esku hutsik geratzen direla gogorarazi diegu. Baina erantzuna prest dute: «Gure lagunen artean beti izan gara æarraroakÆ, gehienentzat alokairuan bizitzea dirua botatzea da; guk uste dugu bizi kalitatean inbertitzeko modu bat dela». Iñakik esandakoarekin bat dator Eva: «Etxea erosten baduzu hondasun hori utziko diezu ondorengoei. Baina guk alabak etorkizunean zerbait izan daitezen hezitzen ditugu, ez zerbait eduki dezaten».

Dena den, argi utzi nahi dute ez direla alokairuaren defendatzaile fanatikoak: «Orain arte guretzat egokiago ikusi dugu alokairua gure gaurko lehentasunera hobeto moldatzen delako, baina etorkizunean ez dugu etxebizitza erostea baztertzen».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan