Astekaria

 Kultura 

Fernando Morillo: «Oso aberasgarria egin zait neure testua begi arrotzez ikustea»

Irudia

Pilar Iparragirre


2006. alea
2005-09-11
alde 0    kontra 0

Nolatan hasi zinen Dragoien orroa idazten?

Kilometroak 2005eko arduradunen proposamen «eroa» izan zen: bukatu gabeko testu bat eskegi Interneten, eta jendeari jarraitzeko ideiak eskatu. Baldintza bakarra zegoen: Kilometroak 2005 inguruan girotua egotea. Ezohiko proiektua zen, baina ûagian horrexegatikû oso erakargarria. Ez genekien zer atera zitekeen, baina gogotsu ekin genion. Eta merezi izan du.

Nolakoak ziren jasotako ekarpenak?

Ez nuen ideiarik jendeak nola erantzungo zuen. Zintzoa izanda, zerrenda modukoak espero nituen: pertsonaia honi halakoak gertatuko zaizkio, egoera hura horrela eta horrela garatuko da... Eta ez: zenbaitek narrazioari eutsi zioten, ideia asko eta ezberdinak proposatu zituzten. Idazle moduan, oso aberasgarria egin zait neure testua begi «arrotzez» ikustea.

Nobelan, mitoen mundua dakarzu kontura...

Betidanik erakarri nau. Eta zertaz idatzi erabakitzeko bertaratu nintzenean, Debagoieneko bazterrek duten mitologia usainaz konturatu nintzen: Herensugea, Anboto, Ehiztari Beltza.... Gogoko gaia nuenez, haritik tira egin nuen.

Eta gaztetxoen abenturak eta amodio-minak?

«Gaxtea» nintzenean, horiek guztiak aurkitzen saiatzen nintzen irakurtzean: abentura, bihotza, ekintza, fantasia... Eta horiexek sartzen ahalegintzen naiz. Ahalik eta koktel erakargarriena egitea dut helburu. Nola? Gaztetxoek bere sentituko dituzten bizipenekin: egunerokoak eta ametsen mundukoak; hurbilenak eta urrunenak...

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2005
 
azala2004

2006 zenbakia.
2005ko irailaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza