Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-11 -- 2006.zenb

Daniel Udalaitz


1977. urtean, Acería Compacta de Bizkaia (ACB) enpresak ordeztu zuen 1841ean abian jarri zen Santa Ana de Bolueta enpresaren ondorengoa izan zen Altos Hornos de Vizcaya (AHV, 1902), Ezkerraldeko enpresa historikoa. AHV enpresa, zein 22.000 enplegatu izatera ere heldu zen, birmoldaketa siderurgikoak behartuta desegin zen. Haren hondakinen gainean enpresa siderurgiko modernoa eraikitzea erabaki zuten, eta horrela sortu zen ACB, 300.000 metro koadro hartzen dituen enpresa. Beroan ijetzitako altzairuzko bobinak produzitzeko CSP plantxoi meheko teknologia dutenen artean, Europan lehena da eta munduan zazpigarrena. Altzairu-fabrika hori eraikitzeko, 350 milioi dolareko inbertsioa egin zen eta 300 milioi euro inguru fakturatzen du urtean. Hain modernoa eta sofistikatua da altzari-fabrika, non altzairu-tona gehiago produzitzen baitute 330 pertsonek azken aldiko AHVko 5.000 enplegatuek baino. Urteko milioi bat tona produzitzeko gai da. Hain da handia enpresako produktibitatea, non langile bakoitzak 3.000 tona produzitzen baititu urteko. AHVk enpresa publiko moduan bukatu zuen bere zikloa. Haren ondorengo enpresa, ACB alegia, pribatua izan zen lehenbizi, baina, gaur egun, kapitalaren %60 da pribatua eta %40 publikoa edo inbertitzaile publikoen bidezkoa.



Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak negoziaketan

Tuterako, Lodosako, Vianako, Irunberriko eta Berako ikastolak ez dira eskola kontzertatuak eta Hizkuntza Politikaren bidez jasotzen dute dirua. Nafarroako eremu erdaldunean dauden lau eskolak (Berakoa kasu berezia da, eremu euskaldunean baitago) legeztatzeko epea abuztuaren 31n amaitu da eta egoera konpondu gabe dago. UPNk eta CDNk egin berri dute bilkura eta ez dira ados jarri. UPNk betebehar fisikoak konplitzen dituztenak legeztatzea proposatu du, noski, gelako ikasle kopurua 17tik gorakoa izanda. Baldintzak betetzen ez dituztenak legez kanpo geratuko lirateke. CDNk ez du begi onez ikusi neurri hau eta iraunkorra izango den egitura egokia bilatzen segi behar dela dio. Nafarroako Ikastolen Elkarteak ikastola horiek kontzertatuak izan daitezen bost urteko epea eskatu du. Badirudi, oraingoz, abuztuaren 31n iraungitu zen araudiak bere horretan segiko duela.




Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean hasi dute ikasturtea

2005-2006 ikasturtea beharrezko baliabideekin ez zutela hasiko bazekiten Seaskak, Euskal Haziak eta eskola publikoak. Hala, udaberrian protestak egin zituzten irakasle gehiago eskatuz, ikasle kopuruak gora egin baitu. Emaitza ez da izan nahi bestekoa. Frantziako Hezkuntzak Seaskari, esate baterako, irakasle postu bat eman dio ikasturte berri honetarako. Alabaina, Amikuze, Orzaize, Kanbo Urruña eta Baionarako irakasle postu erdiak eskatuak zituen eta ezezkoa eman dio Hezkuntza Ministerioak.




Nafarroako AEK ikasturtea hasteko prestb

Irailaren 18an Nafarroako euskaltegiek jaialdia egingo dute Iruñeko Takonera parkean ikasturte berriari ongi etorria emateko. Mikel Aldasoro, AEK-ko kideak azpimarratu duenez iazko urtea «gogorra» izan da Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak asko murriztu zituelako. Ikasturte berria indartsu hasteko arrazoiak ere badituzte ordea, iazko Korrika arrakastatsua batetik, eta igaro berri den udako barnetegietan ikasle kopuruak gora egin izana bestetik.




Egonkortasuna galdutako irakasleek protestan segitzen dute

157 irakasleak, hizkuntz eskakizuna betetzen ez zutelako egonkortasuna galdu dutenak, Bilbon, Hezkuntza Sailaren aurrean bildu ziren protesta egiteko. Aurrera begira ere protestekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.


Bederatzi hilabetetan sei preso hil ondoren, Langraitzeko espetxea behin-behinekoz ixtea eta zuzendaritza aldatzea eskatu du Salhaketak.

Frantziako eskola publikoetako sei urtetik gorako ikasleek Frantziako ereserkiaren letra buruz ikasi beharko dute Gobernuak atera duen Lege berriaren arabera.

Iruñeko Armadaren Etorbidean da æmilitarren etxeenÆ blokea. Espainiako Gobernuaren etxeak dira eta honek jabetza eskaini die orain etxebizitzak alokairuan dituzten militarrei edo hauen senideei. Salmentaren moldea da harrigarriena eta salagarriena: etxea bere prezioaren erdian erosteko aukera eta hiru urtera merkatu balioaren prezioan saltzeko aukera.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan