Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-04 -- 2005.zenb

Uztaritzeko egoitza urtarrilean irekiko dute

Ainara Sarobe


Gure Irratiak Baionan du egoitza duela zazpi bat urtez geroztik. Alokairuan dute eta «orain dela bi urte jakin dugu bertako jabeak egoitza eskuratu nahi zuela. Kontratua aurten bukatzen zen, nahiz eta hitzez urte gehiago egongo ginela esan ziguten» dio Iñaki Etxelekuk, irratiko esatariak.

Berri hau jakin bezain laster, beste lokal bat bilatzen hasi ziren. «Gure lehentasuna Baionan bertan lokala aurkitzea izan zen. Udalarekin saiatu ginen, baina ez genuen ezer lortu» dio Etxelekuk. «Gure kasa ere, beste lekuren bat aurkitzen saiatu ginen, hemen dugun eremuaren ingurukoa, hau da, 150 metro koadrokoa». Gustuko lokalen bat topatu zuten, baina garestiegia.

Hau ikusita inguruko Herriko Etxeei galdezka aritu ziren eta erantzun duen bakarra Uztaritzekoa izan da. «Oso proposamen interesgarria egin zuen» adierazi du Etxelekuk, «egoitza Udalarena izanik oinarrizko obrak Udalak berak egingo ditu eta irratia moldatzeko obrak Gure Irratiaren esku izango dira. Alokairuan hartuko dugu». Egoitza berriak 250 metro koadro ditu, beraz aukera ona da irratia handitzeko. Hala ere, Etxelekuk dioen bezala, «Baionatik haraino joatea arazo handia da, Baiona hiriburua delako». Beraz, Baionan estudio txiki bat ezartzen saiatuko dira. Hartara, prentsaurrekoetarako errazago moldatuko dira eta kolaboratzaileek ere bertatik lan egin ahal izango dute.

Diruz laguntzeko kanpaina urte hasieran jarri zuten martxan eta bi mailatan egin dute: instituzioei eta hiritarrei zuzendu zaizkie. Hala, Herriko Etxe guztiei eskatu zaie orain arte Gure Irratiari eman dieten diru laguntza bikoizteko. Etxelekuren hitzetan, «nahiz eta erantzun asko falta diren oraindik, nahiko ona izan da orain artekoa. Baina ez dugu erantzunik jaso Euskararen Erakunde Publikoarengandik». Eusko Jaurlaritzari ere eskaera egin zaio, baina ez dute oraingoz, erantzunik jaso. Udalbiltzarekin eta ezker abertzalearekin ere harremanetan daude.

185.000 euro behar dituzte proiektua egi bihurtzeko. Instituzioek ordainduko dute zati bat eta beste zatia hiritarren laguntzaz lortu nahi dute. Kultur ekitaldien bidez egin diete eskaera hiritarrei eta baita diruz lagundu nahi dutenei kontu korrontearen zenbakia emanez ere. Ekitaldi hauek otsailean hasi zituzten bertso saioarekin eta gero rock diskoa kaleratu zuten. Iñaki Etxelekuren iritziz, "honi esker hunkitu dugu Euskal Herria. Diskoan Euskal Herriko 22 taldek parte hartu dute. Talde bakoitzak kantu berri bat egin du diskorako eta lana Gara egunkariaren bidez zabaldu zen». Diskoa Durangoko Kafe Antzokian aurkeztu zuten eta «hala, oihartzuna izan du Hegoaldean eta orain Iparraldeko disko-dendetan aurki daiteke».

Diruz lagundu ahal izateko jarritako kontu korronteak diskoan ageri dira eta komunikabideetan ere azaldu dituzte (Credit Mutuel: 15999 02277 00050514940 64 eta Euskadiko Kutxa: 3035 0059 81 0590071330).

Proiektuaren egoera gaur egun honako hau da: eraikuntza enpresei deialdia luzatu zaie eta erantzuna jaso bezain pronto, lanak udazkenerako hasiak izango dira, urtarrila bukaeran egoitza berrian izateko. Hala ere, ordura arte lana dago egiteko eta urriaren 30ean, adibidez, kanpaldi handia antolatu dute Miarritzen, Gare du Midi aretoan, geltoki zaharrean. Iparraldeko kantari ezagunak bilduko dituzte kantaldian: Anje Duhalde, Niko Etxart eta Mixel Ducau, besteak beste. Antzerkia ere izango da eta bertan, Gure Irratiaren historiaren errepasoa egingo dute. Ikuskizuna grabatu eta DVD formatoan salduko dute. Euskal Telebistak ere emitituko du urriko kanpaldia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan