Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-04 -- 2005.zenb

Kantu

Joxe Mari Ostolaza

Onak bizirik dirau, garai eta egoera zehatz bat oinarri hegan egiten duena ez da herdoiltzen, ez du denborak irensten. Orain hogeita hemezortzi urte, Donostiako Bulebarrean maiatzaren lehenean egin manifestazioan aita zena atxilotu zuten. Basoerdi batzuk hartzera omen zihoan lagunekin, grisak plaza okupatu eta parte zaharrera peloteroekin egin zutenean. Pim, pam, pum batean ari omen ziren jendeak bere burua non sartu ez zekielarik. Edozein soto eskaratza ihesbide, hura ez iritsi izana izan zuen hobena, manifa jada bukatua baitzen. Lau bat bizkarreko hartuta eraman omen zuten furgoira, lagunen etsipena lekuko. Amara Berriko Gobernu Zibileko kalabozotan igaro zituen eguna eta gaua. Biharamunean libratu zuten. Ez zuen damurik, gorrotoa baizik. Bertan utzi omen zituen zenbait gazte. Tartean, neska euskaldun hiru. Haietako bat, bi poliziek helduta interrogatoriotik zekartena kantari hasi omen zen. "Giltzapian sartu naute poliki-poliki, negar egingo luke gure amak baleki". Kalabozotan zeudenek jarraitu omen zioten kantari armonian, aitak esana, kantu hori inoiz entzun izan zuen era ederrenean. Kultur soka ez da eten, errepresioa bezalaxe. Dekoratua, zerbait. Hala ere, gutxi. Gaur ere garai hartako kantuak balio du, martxa honetan egun sortzen ditugunek gero balioko duten bezala.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan