Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna: Txertoa prestatzen ari dira umetoki-lepoko minbiziarentzat

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2003. alea
2005-07-31
alde 0    kontra 0

Infekzioen kontrolean espezialista eta adituak direnen iritziz, giza papiloma birusaren kontrako txertoa 2008. urterako prest egongo omen da eta txerto horrek umetoki-lepoko edo zerbixeko minbizia sorrarazten duten infekzioei aurre hartzeko modua emango liguke.

Basurtoko ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak "Etorkizuneko txertoak" izenburupean antolatutako jardunaldian, beste txerto posible batzuei buruz ere aritu ziren ûhurrengo zenbakian aztertuko dugun barizelaren txertoaz, adibidezû, baina ezin ukatu heriotza tasei begira umetoki-lepoko minbiziak gaur egun duen garrantzia: bularreko minbiziaren atzetik bera da Europan heriotza gehien eragiten dituen minbizia (15.000 urtero). Gaitza benetan larria den arren, Iruñeko Bideko Amaren Ospitaleko pediatra eta Espainiako Pediatria Elkartean txertaketa-kontuetan aholku emaile den Enrique Bernaola doktoreak esan bezala, gaixotasuna eragiten duen infekzioa prebenitu daiteke 10-13 urteko neska gazteei jarriko litzaiekeen txertoarekin.

Adituak zehaztu zuenez, txertoa emakumeek harreman sexualak izaten hasi aurretik jarri behar litzateke, noski, eraginkorra izango bada. Eta Bernaola doktorearen iritziz, behin txertoa prest dagoenean -itxura guztien arabera 2008. urte inguruan gerta daiteke hori-, txertaketak masiboa izan beharko luke. Bide horretatik, seguru dago osasun zerbitzuak prest egongo direla txerto berria beren etorkizuneko egutegietan sartzeko.

Txertoak kontrol zorrotzak pasatu ditu orain arte, eta 25.000 pertsona inguruk frogatu dute bere eraginkortasuna, mundu osoan zehar egiten ari diren ikerketa probetan. Beste gauza bat ere frogatu da: zenbat eta gazteagoa izan gaixoa, orduan eta emaitza hobeak lortzen direla, pertsona horien immunitate-sistemak hobeto erantzuten duelako. Horrexegatik gomendatzen da 10-15 urte bitarteko adin tartea dela txertoa jartzeko adinik egokiena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2002
 
azala2001

2003 zenbakia.
2005ko uztailaren 31a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia