Astekaria

 Txandan 

Mauriziaren mendea

Igor Estankona

Igor Estankona


2003. alea
2005-07-31
alde 0    kontra 0

Maurizia Aldeiturriaga pandero jole handia jaio zela ehun urte bete dira. 1904an edo 1905ean jaio zen. Erreka-laino nahasgarri bat egongo ote zen egun hartan? Erreka-lainoa egongo zen, bai, Mauriziak berak esaten baitzuen "gaztainapekoa" zela, hots, mami beilegidun fruitu leunok agertzen diren tertziokoa.

Gaztainapeko jaiotza horren inguruan argibide gehiago eskatu eta hara non, euskararen gurari batengatik edo, ezin izan zuten etxekoek eurek ere hilabetea ebatzi: urrietakoa ei zen. Urri lehenengoa edo urri bigarrena, ezin jakin.

Lamien bila Zeberioko erreka goldearekin pasatzen zuten garai lanbrotsu haien adibide itzela, Mauriziaren mendea ertz jakinik gabeko kontzeptu bat da, gaur egungo zehaztasun-nahiarekin guztiz bat ez datorrena. Bere ahotsa ere halakoxea zen, pintzela busti orduko gelako argia aldatzen zaion pintorearen eskua bezain moldakorra.

Mauriziaren mendea izan da XX.a, inondik ere. Gauza asko joan zaizkigu. Katearen hurrengo begia gara gu. Hala ere, Leonen alboka lagun kantatzen entzuten dugun aldiro durundu batek hartzen digu bihotza, zer edo zer gogoratuko bagenu bezala, gaztainapean jaio ginela gu geu ere.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2002
 
azala2001

2003 zenbakia.
2005ko uztailaren 31a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia