Astekaria

 Hiruko Txikian 

Intertoto

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2003. alea
2005-07-31
alde 0    kontra 0

UEFA txapelketa xede, zubi aurrean gelditu da Athletic penaltiak zigor. Interlotoa. Mendilibarren aroak ez du hastapen egokia izan. Klubak parte hartzea erabaki lehiaketaren egutegia, inongo prestatzailerik gustukoa ez duena da, taldea egituratzeko asti eza eta udako bero sapak ez baitira lagun onak itxurazko ezer egiteko. Motorrak behar duen kemenaren eskasian, patar arinena ere malda gaitza. Bukatu berriaren denboraldiaren ajeak gainditu gabe berriari hasiera eman beharrak, edozeini sortzen dizkio nagiak, gazteenei entrenatzaile berriaren etorrerak ekar diezazkieken itxaropen bizia motelduz. Eta zubi aurretik pasa ezin horrek ligarako ere bere ondorioa izan lezake, oporretatik fresko-fresko etorritako jokalari ohikoek duten abantaila baliatu baitezakete gazte eta ezohikoen kaltetan. Intertontoarena ez dela inorentzat pagotxa alegia, aurrera egiten ez denean. Jakina, zuzendaritzaren helburua eta profesionalena bat ez delarik, kaltetu zuzenak beti ere aldagelatakoak, zaletuen aurrean azterketak pasa behar izaten dituztenak. Espainiako ligan ongi hasteak, Errealari estrainekoan irabazteak ase dezake ingurua momentuz, baina lortuko ez balute gaixo Mendilibar. Dagoeneko kazetari azkarrenak zain dauzka labana gerrian.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2002
 
azala2001

2003 zenbakia.
2005ko uztailaren 31a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia