2005-07-31 -- 2003.zenb
Bakoitzak ahal dugun moduan, gogoz edo gogoz kontra, ospe handiarekin edota gehiegi gozatu gabe hartatik, guztiok gara bizi garen herriko historian parte hartzaile, baita jatorria urrunekoa badugu ere. Eta alderantziz, gure arbasoen jatorriko herriaren historiak ere jaso dezake gure ekarpen onen edo badaezpadakoen itzala. Honen guztiaren adierazgarri da Iñaki Egañaren Quién es quién en la historia del país de los vascos, euskal jatorria duten ia 2.000 emakume eta gizonen biografiak biltzen dituen liburua. Horietatik asko -errege-erreginak, konkistatzaileak, ospe handiko idazle, artista, ikerlari edo kirolariak...- oso ezagunak egingo zaizkio irakurleari. Gehiago dira jende xehea, halere, guztiz ezezagunak gertatu arren historian agertzeko adina merezimenduren jabeak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa