Musika eta musika Artelan trukea Baionan
Umorearentzako tartea Araian
Les Extravagances lehenengoz 2000. urtetik Miarritzen kontzertuak antolatzen diharduen CSM ekoiztetxeak Les Extravagances musika jaialdia antolatu du lehenengoz, uztailaren 29 eta 30erako. Antolatzaileen hitzetan, gustu eta belaunaldiak nahastea eta ibilbide sendoa duten taldeak ekartzea dute xede. 250.000 eurotako aurrekontuarekin egingo dute "Frantziako jaialdi nagusienetariko bat" bihurtu nahi dutena. Punka, rock and rolla, reggaea... denetarik izango da. Toy Dolls, Fishbone, Les Ogres de Barbacken, Tiken Jah Fakoly eta Goran Bregovic gonbidatu dituzte, besteak beste.
Uztailaren 30ean, larunbata, Edu Zelaietak Mugalde poetikaz, solasean eta kantuan saioa eskainiko du Senpereko Oxtikenean, Bernardo Goietxe gitarran lagun duela. Dena den, hori ez da Hatsa elkarteak egindako gonbita bakarra, goizean Sarako Olain mendira ibilaldia eta bazkaria atondu baititu. Izan ere, ziklo poetikoa abiatu du Hatsa elkarteak: Maite ditugun olerkariak. Hilabetero egingo dute hitzordua, hilaren azken larunbatean eta olerkari bat gonbidatuko dute aldiro. Hala, Hatsak pauso bat gehiago eman nahi izan du, olerkia «humanoago» bihurtzeko eta irakurketa soila «hitz bizi» bilakatzeko. Eta agian zita hauetatik proiektu berriak martxan jartzeko. * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * Abestien hitzak topatzeko aukera eskaintzen du apiriletik www.musikazblai.com webguneak. 218 euskal talderen 1.705 abesti biltzen ditu eta horietako 218ren gaztelaniazko itzulpenak. MP3 formatuan ere jaso dituzte abesti batzuk eta taldeen argazkiak ere topatu daitezke. Erabiltzaileek kantuen letrak nahiz haien itzulpenak sareratzeko aukera eskaintzen du.
![]() |
|
||||
2003 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa