Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-31 -- 2003.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak



Ahozkotasuna eta irakaskuntza hitzaldi sorta

Nafarroako Unibertsitateak antolatu du Ahozkotasuna eta irakaskuntza izeneko ikastaroa. Hainbat hizlari eta hainbat gai jorratuko dute, beti ere, irakaskuntza alorrean ahozkotasunak duen garrantzia nabarmenduz. Hizlarietako batzuk dira: Joxerra Garzia, Jon Kortazar, Juan Kruz Igerabide, Asier Barandiaran eta John Foley. Ikastaroa irailaren 5etik 9ra izango da eta Kazetaritza, Irakaskuntza, Komunikazio eta Psikopedagogia alorreko jendearentzat da batik bat.


Xuxen-en bertsio berria sarean zabaldu

Eleka ingeniaritza linguistikoak Xuxen zuzentzailearen bertsio berria garatu du. Euskaltzaindiaren, Elhuyar Fundazioaren eta Euskaldunon Egunkariaren iturriak erabili dituzte datuen eguneratze eta egokitze lanak egiteko. Aurreko bertsioak bezala, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik (euskara.euskadi.net) jaitsi daiteke.


Don Kijote Mantxako euskara batuan

Pedro Berrondok itzuli zuen Miguel de Cervantesen liburu famatua (Don Kijote Mantxako) eta orain euskara batura moldatu dute berau Kristi Bengoetxeak eta Joseba Berriotxoak. Hiria argitaletxeak Mantxako Don Kijote izenarekin argitaratu duen bertsio honetan Cervantesen liburu ezagunena gaur egungo euskarara moldatzen ahalegindu dira bi egileak. Miguel de Cervantesek Eredu nobelak izeneko bilduma ere osatu zuen eleberri laburrekin eta Hiria argitaletxeak horietako sei eleberri euskarara itzuli ditu. Lan hori Lukax Dorronsoro itzultzaileak egin du. Itzulpen edo moldaketarik ez, baina euskarari buruzko liburu gehiago argitaratu ditu Hiriak: Aitor Aranak idatzitako Hegoaldeko goi-nafarrera. Itzarbeibarko aldaera hiztegia eta Artaxoako euskara iruzkin eta hiztegia.


UEUk bost liburu argitaratu ditu

Udako ikastaroak egiten ari zirenean, Iruņeko Larraona ikastetxean, aurkeztu zituzten lan hauek: Izaskun Aldezabalen Hizkuntzalaritza konputazionala, Txelo Ruizen Sistema digitalen diseinu hastapenak, Mikel Mesonerren Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Jose Valenciaren Psikologia Politikarako sarrera eta Ruben Ansolaren Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia.


Donostian, Ezabaketa Egunean aritzeagatik zigortuak

Iazko azaroan Ezabaketa Eguna egin zuen Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Donostian. Autobus geltokietan egoten diren gaztelaniazko iragarkiak ezabatu zituzten eta ondorioz, aurtengo martxoan bi kide epaitu zituzten. Orain, zigorraren berri jaso dute: 356,81 euroko kalte ordaina eta sei eguneko tartean lokalizatzeko moduan egon beharra. Ezabaketa Egunean parte hartu zutenek honakoa salatu nahi zuten: Donostiako Udalak hizkuntz erabilerarako udal ordenantzak ez betetzea, hizkuntz eskubideak ez errespetatzea eta euskaldunak bigarren mailako herritartzat hartzea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan