Mikel Asurmendi
Euskal Herria ulertzen ahal dugu festarik gabe? Bizitza bera ulertzerik ba al dago festarik gabe? Gizartea osatu zenez geroztik, zaila da lanik gabeko mundua ulertzea eta onartzea. Alabaina, lanak atsedena behar du. Atsedena hartzeaz gain alta, gizakiok geure burua azaltzeko beharra izan dugu historian. Festa jende-agerraldia edo antzerkia da batzuentzat. Parranda eta aisialdiaren une eta gune gorena besterentzat. Bizitzak nekea eta poza biltzen dituen moduan, festak ere hainbat espresio biltzen ditu bere baitan. Munduaren bilakaera nola, festarena hala: festa errebindikazio gunea izan da historikoki eta hala izaten segitu nahi du. Festa interpretatzea ez da samurra haatik. Bizitzan nola festan hala: zenbat buru hainbat aburu. Mahai-inguruan bildu ditugun lagunek ondo baino hobeto ezagutzen dute festa. Lanak bizia dakar, baita festak ere, gu beharrean aritu gara ordea. Solasaldia horren lekuko.
guztia irakurri