Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-24 -- 2002.zenb

Zer da: Mikrokreditua

Daniel Udalaitz

Mikrokreditua mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. Abal beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira. Sistema hori Bangladeshen inauguratu zuen, laurogeiko hamarkadaren bukaeran, Muhhamad Yunus komunistak, eta hirugarren munduko herrialdeetan pobrezia suntsitzeko balio izan du. Gerora, beste herrialde batzuetara hedatu da, baita lehen mundukoetara ere, gizarteko kolektibo behartsuenei eta baztertuenei laguntzeko, halakoek ez baitute krediturik jasotzen ezarritako finantzazio-bide normaletik. Euskal Herrian, duela zenbait urtetatik hona funtzionatzen dute Hirugarren Mundurako horrelako mikrokredituak ematen dituzten enpresek, hala nola PT Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak. Gerora, beste esperimentu batzuk abiatu dira, hala nola BBKsolidarioa edo Euskal Banku Etikoa, Fiareren bitartez, eta mikrokredituak ematen dizkiete esklusio sozialak eragindako eta ohiko kanal finantzarioetatik laguntzarik jasotzen ez duten pertsona eta sektoreei.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan