Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-24 -- 2002.zenb

Portuak eta aireportuak. Errekor denak hautsi dituzte

Daniel Udalaitz

Euskal Herriko merkataritzako portuek eta aireportuek -administrazioz Espainiako eta Frantziako gobernuen mendekoak dira batik bat eta neurri apalagoan Gasteizko gobernuaren agindupekoak- 2004ko ekitaldiko emaitza onekin abalatu dute beren egoera osasuntsua eta gure herriak igaro duen egoera ekonomiko ona; izan ere, beren errekor guztiak hautsi dituzte. Datuek erakusten dutenez, Euskal Herriko merkataritzako hiru portuek, hots, Baionak, Bilbok eta Pasaiak, 42 milioi tona merkantzia baino gehiago mugitu zituzten 2004. urtean: lehenbiziko bien ehunekoa, aurreko ekitaldiarekin alderatuz, igo egin zen (Bilboren kasuan, guztiz nabarmen) eta hirugarrenarena jaitsi zertxobait. Nolanahi ere, Euskal Herrian gertatu den hazkunde ekonomikoaren erakusgarri dira hirurak. Itsasontziei dagokienez ere, hazi egin zen leku horietarako garraioa: guztira, 3.500 ontzi porturatu ziren. Euskal Herriko bost aireportuetan, hau da, Biarritzen, Forondan, Hondarribin, Loiun eta Noainen, 48.000 tona merkantzia mugitu ziren, eta bost milioi bidaiaritik gora hartu zituzten.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan