Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-24 -- 2002.zenb

Imanol Azkue Ibarbia: «Protagonistek eguneroko eztena, arantza, mina, daukate sartuta»

Pilar Iparragirre

Noiz ekin zenion idazteari?

1995ean idatzi nuen nire lehen ipuina. Idatzi eta saritxo bat irabazi. Horrek animoa eman zidan idazten jarraitzeko. Harrezkero, urtean ipuinen bat idatzi izan dut, eta gorde ere bai, karpeta batean. Askok galdetu izan didate liburua noizko, eta guztiei erantzuten nien lasai egoteko, ez neukala presarik; halere uste dut neurri batean lotsa edo beldurra ere bazirela tartean, nik idatzitako zerbaitek liburu itxura hartzeagatik eta, batez ere, askoren eskuetara iristeagatik, kritikoen begi zorrotzek irakurriko zutelakoŕ Horregatik, ipuinak hor egon dira geldirik denbora luzean, lasai.

Lizardi saria eskuratu zenuen arte?
Bai, azkenean egun handia iritsi zen. Gaur egun handia da kaleratu nuen, nahi nituen marrazkiekin. Eta jendeari gustatu egin zitzaion! Liburu txiki horrek poz handiak eman dizkit, eta argitaletxeko ateak ireki ere bai. Orduan, pentsatu nuen une egokia zela ordura arteko ipuinekin zerbait egiteko.

Eta Egunerokoa ez dena osatu zenuen. Zergatik aukeratu zenuen titulu hori?
Liburuan bada ipuin bat Egunerokoa ez den buelta izenekoa, eta hortik dator titulua. Hainbat arrazoirengatik aukeratua dago: liburuko kontakizunak ez direlako egunero gertatzen direnak, ez direlako ohikoak; iradokitzailea delako, jakin-mina pizten duena ere bai; ez delako egunerokoa liburu bat kaleratzea, nahikoa gertaera berezia delako; eta protagonistek eguneroko eztena, arantza, mina, daukatelako sartuta, neurri batean...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan