Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-17 -- 2001.zenb

Zer da: Ezkutuko ekonomia

Daniel Udalaitz


Ezkutuko ekonomiak era askotako izenak ditu, zenbait ñabardurarekin: ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa... Jarduera ekonomikoaren zati hori ez da ageri estatistika ofizialetan eta ez da sartzen zirkuitu fiskaletan, zeren, ez haren protagonistak (enpresaburuak, langileak), ez haren emaitzak (produkzioak, kostuak, mozkinak...), ez baitira deklaratzen. Ezkutuko ekonomia garrantzi handikoa da edozein herrialdetan, baina egia da egoera hori, gehienbat, bolumen handiko langabezia duten herrialdeetan gertatzen dela. Kalkulatzen denez, ezkutuko ekonomia, herrialdeen arabera, barne-produktu gordinaren %10etik %30era bitartekoa izaten da. Gure inguruan, fidatzeko moduko zifra ofizialik ez badago ere, ezkutuko ekonomiaren maila oso munta handikoa da oraindik ere eta egungo eta etorkizuneko immigrazioarekin, gero eta handiagoa izango bide da. Zein dira ezkutuko ekonomia hori izatearen kausa nagusiak? Funtsean, hiru dira: presio fiskala ekiditeko asmoa, Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestea eta langileen eskubideen defentsako araudi laboralak aplikatzeari muzin egitea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan