Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-17 -- 2001.zenb

Ur berak mugitutako ingeniaritza

Estitxu Eizagirre

Gure ibaiak, itxuraz, ez dira batere indartsuak. Baina egoki bilduz eta jauzien indarra baliatuz, turtukirik handiena biraka jartzeko gai dira. IX. menderako jabetuta zeuden horretaz euskaldunak, ordukoak dira erroten lehen aipamenak. Uraren indarraz alea ehotzen zuten etxez josirik zeuden ibaiak: 1802an Gipuzkoan 405 errota zeuden, Bizkaian 716, Araban 83 eta Nafarroan 217. Burdinolek eta argindar-etxeek uraren erabilerarekiko logika bera dute: Irin-errota batzuk argindar errota bilakatu ziren XX. mende hasieran. Burdinolen inguruan ere errota mordoa aurki dezakegu, denek ur bera bueltaka darabiltela.

XIII. menderako hasi ziren lehen burdinola hidraulikoak. Teknika garatuz, XVI. mendean lortu zuten produkzio maila gorena: 200dik gora burdinola zeuden Bizkaian eta 117 Gipuzkoan. Europako burdin produkzioaren %6-12 artean Euskal Herriko burdinolek ateratzen zuten. Baina XVII. mendean, Ingalaterran teknika berriak sortzean, krisia etorri zitzaien, eta XVIII. mende hasieran bertako burdinolak erabat galdu ziren, ikatz minerala erabiltzen zuten labe garaiei leku eginez. Agorregiri buruzko lehen datua 1740koa da eta 1754an garai hartarako puntakoa zen sistema eraiki zuen (ikus koadroa) Laurgaingo Jauntxoak, ahalik eta ur gehien bildu eta urari etekinik handiena ateratzeko. Burdinolak hiru erreken urak 2 presetan biltzen ditu eta 2 kilometro luzeko kanal sistemaz deposito edo andapetara ekartzen dira. Ingeniari lan handia eginagatik, berehala itxi zen burdinola, hipotesietako baten arabera, ur falta medio.


Oņati autosufiziente egiten duen argindar-etxea

Funtsean sistema eta logika bera erabiltzen du Oņatiko Olate argindar-etxeak, baina 200 urteko burulana eta Alemaniako ingeniarien laguntza dago Agorregikoaren eta honen artean. Uniķn Cerrajerak sortu zuen sistema osoa 1920 inguruan, errepiderik ez zegoen garaian, sarrailagintza eta Arrasateko zenbait etxe hornitzeko. Oņatiko udalak 1988an erosi zuen 850 milioi pezetaren truke. Agorregikoak 2 kilometro kanal zituen bezala, Oņatiko sistemak hamaika errekastoren emaria biltzen duten ehunka kilometro kanal eta hodi ditu, baita 900 metroko tunela ere. Ura hiru depositotan biltzen da: Zapata edo Aitzgain, Saratxo eta Jaturabe. Sensore sistemari esker, ura dagokion mailara iristean bakarrik jartzen da martxan argindar-etxea, eta mailaz jaistean bakarrik ixten da. Ur depositoetatik argindar-etxera lau saltotan etortzen da ura, hodi bidez: Olate, Saratxo, Aitzgain eta Arantzazu. Eta burdinolako logika berarekin, turbinek uraren presioaz argindarra sortzen dute. Jauzian ere badago burdinolarekiko aldea: Agorregiko jauzi handiena 10 metrokoa bada, Olateko jauzi handienak, Aitzgainekoak, 430 metroko desnibela du. Berau da, ur gutxiena izan arren, indar gehien ematen duena, produkzio osoaren %50. Argindar-etxeak 2.500 litro segunduko erabiltzen ditu eta 9 milioi kilowatt sortzen, Oņatiko herriaren argindar kontsumoa hornitzeko adina.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan