Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-17 -- 2001.zenb

Bahea


Luis Beroizek Ibarretxe lehendakariari idatzitako artikuluaren bukaera da honakoa (Gara, uztailak 4). Kale borrokarekin lotutako auziak medio, ia hiru urte preso daraman Andoni Beroiz gaztearen aita da Luis.
«Zure hitz bakarrarekin libre geratuko dira gure seme-alabak. Zure oniritzia adieraziz, epaileei gutun hau bidaltzea nahikoa litzateke gure haiek euren etxeetara itzul daitezen, zuek eraman zenituzten eta inoiz atera behar ez zuten etxe haietara. Aitor iezaiezu egia. Zuk eman zenion hasiera gure oinazeari eta zuri dagokizu amaiera ematea. Egiten ez baduzu, [seme-alabak] itzultzen ez badizkiguzu, ezinbestean ni neu sartu beharko nauzu haiekin barrura. Horretarako arrazoiak emango baitizkizut, hitz ematen dizut, zin egiten dizut, Gernikako Arbolak badu horretarako lekurik».
(Apirilean, 1987. zenbakian, Luis Beroizi egindako elkarrizketa argitaratu zuen ARGIAk).

Komunikabideetan oihartzun handia izan du ETAk sei kide erakundetik kaleratzeari buruz Vasco Press-ek eman duen albisteak. Berri agentziaren arabera, Francisco Mujika, Ignacio Arakama, Iñaki Bilbao, Carlos Almorza, Kepa Solana eta Koldo Aparicio dira ETAk kaleratutakoak. ETAren jardun armatua eten beharraz, sei preso hauen agiri bat argitaratu zen iragan azaroan Diario de Noticias-en. ETAk eta EPPK-k Patxi Zabaleta egin zuten filtrazioaren erantzule eta EPPK-k «persona non grata» gisa jo du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan