Unai Brea
Olatuek etengabe jotzen dute gure itsasertza. Inoiz zakar, inoiz maitekiroago, baina beti haren itxura eraldatuz, gure begiak soma ezin dezakeen pazientziaz. Batzutan ika-mika iturri ere badira, noiz eta, Mundakako "ezkerra" bezala, dagoeneko existitzen ez direnean.
guztia irakurri
Unai Brea
Ez duzue inoiz pentsatu, estresak jotako uneren batean, "bainuetxe batera joan beharra daukat!"? Bainuetxea lasaitasunaren sinonimo bihurtu dugu ia, bertan zer topa dezakegun zehatz jakin gabe ere askotan. Badakigu ura egoten dela, baina, zer ur mota?
Lehen ere esan dugu lur azpitik azalera agertzen den urari ur termal deitzen zaiola, baldin eta agertzen den tokiko batez besteko tenperatura baino bost gradu beroagoa bada. Hala ere, badira askoz tenperatura altuagoan agertzen direnak. Fiteroko bainuetxekoak, esaterako, hipertermalak dira, hau da, oso beroak (48 gradu); Zestoakoak, aldiz, epelagoak dira: 27 edo 31 gradu, iturriaren arabera. Hipotermalak, beraz. Aipatutako biek osatzen dute Euskal Herriko bainuetxe hirukotea, Kanbokoarekin batera. Bada beste bat Errioxan, baina Nafarroarekin muga-mugan: Arnedillo.
Lasaitasuna da amua
Ur termalak ez dira duela ehun urte bezain beharrezkoak. "Orain -dio Jaione Egigurenek-, giltzurruneko harri batzuk hamar minututan kentzen dira laser bidez; beraz, dagoeneko inork ez du bere opor hilabete osoa hemen ematen, ea ura edanez giltzurruneko harriak botatzerik duen". Nola lortu dute bainuetxeek negozioak osasun onez irautea? Zein izan da haien "ur termala"? Bada, uraren beharrik gabe ere, bainuetxearen beharra sortu dute. Turismo gune bilakatu dira, presak jota bizi garen honetan biziro erakartzen gaituen hitza erabiliz amutzat: lasaitasuna.
Ura ukitu gabe ere bapo egon daiteke bainuetxe batean. Bainuetxeak hotelak dira gaur egun, eta hori dute euren eginbidearen ardatz. Ur termalek nortasun berezia ematen diete, jakina, baina hori baino askoz eskaintza zabalagoa daukate honezkero. "Bainuetxearen oinarria iturriak dira ûdiosku Egigurenekû, baina zentro hau aspaldi garatu zen turismo gune modura". Garai batean, ura botiletan sartu eta farmazietan saltzen zen, baina hori lekuz eta garaiz kanpo ei dago gaur egun. "Orain era askotako zerbitzuak eskaintzen ditugu: estetikoak, aurpegirako tratamenduak, masajeakā".
Bederatzi talasoterapia-gune Euskal Herrian
Bide beretik jo dute talasoterapia zentroek. Euskal Herrian ez daukagu ur termal askorik, baina bai kostalde ederra. Ez da harritzekoa, beraz, talasoterapia zentroak bainuetxeak baino gehiago izatea. Bederatzi daude Euskal Herri osoan, horietatik bost Lapurdin; Estatu frantsesean, izan ere, espainiarrean baino askoz ohitura zabalduagoa da talasoterapia.
Zumaiako Zelai talasoterapia-hotelera jo dugu itsasoko urak ekar diezagukeen onuraz galdezka, eta hantxe hartu gaitu Jesus Mari Merinok: "Funtsean, gure tratamenduak eta bainuetxeenak berdintsuak dira". Ura ez da berdina, noski. Besteak beste itsasokoa ezin daiteke edan.
Ura ponpa bidez hartzen dute itsasotik, eta hortik biltegi handi batzuetara eraman. "Han analisiak egiten dizkiogu ûdio Merinokû eta hortik igerilekura joaten da". Gainera, ura berotu egiten da, igerilekuan 33 edo 34 gradutan egon dadin.
Itsasoko ur guztiak antzekoak izaten dira, baina ez berdinak. Zumaiakoak, esaterako, ohi baino iodo gehiago dauka. Oro har, azalerako gaitzei aurre egiteko (psoriasiaā) izaten dira onak, eta baita mina arintzeko ere. Arindu, baina ez sendatu. Ala bai? "Inoiz bai -azaldu du Jesus Mari Merinok-, min motaren araberakoa izaten da hori". Batzuk gaitzak jota joaten dira talasoterapiara, baina gehienak aisialdi hutsagatik, "lasaitasun bila batez ere". Zoritxarrez, oso azkar berreskuratzen da uretan disolbatutako estresa.
Estitxu Eizagirre
Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) portura hurreratuta, antzinako ontziak aurkituko ditugu kulunka. Albaola elkartea (1998an sortua) ari da Euskal Herriko itsas ondarea suspertzen. Hemengo itsasontzien tipologia aztertu, eraiki eta nabigatu egiten dute. Arraunerako ez dagoelako eliteko kirolari, ez gazte izan beharrik, 20tik 60 urtera arteko 50 gizon-emakume elkartzen dira.
guztia irakurri
Marijo Deogracias
Udako freskagarririk naturalena dela diote batzuek; botilan datorrena saldu guran ari direnek esaten dute hori. Baina botilan sartu aurretik, prozesu luzea du freskagarri natural horrek. Euria egin behar izan du lehenago eta lurpean hainbat denbora egin, hango mineralak bereganatuz, geroago lur-azalerantz bidea topatu eta ur-begiren baten ikusarazteraino. Uraz ari gara, ur naturalaz, hau da, ur mineral naturalaz. Euskal Herrian asko dira ur mineral naturalaren sorburuak, horietako batzuk termalak dira eta beste batzuk botiletan sartzen dituzte; baina guzti-guztiak mineralak dira eta herri sinesmenari jarraituz, horietako asko osasungarriak. Nork ez ditu ikusi ur botilarekin mendiko iturrira joaten diren herriko nagusiak? Batzuek burdin ura hartzen dute; beste batzuek, berriz, ur gaziak eta bateren batek baita ur azido gaseosoa ere. Mota honetako ur minerala gutxien topatuko dugu Euskal Herrian, eta hain justu, herri honetan dagoen bainuetxe gutxi horietako batean topatuko dugu: Karrantzako (Bizkaia) Moliner bainuetxean.
Ur mineraltzat jotzen da, osaera berezia duen eta osagai horiek denboran nahiko egonkor mantentzen duen ura. Espainiako arautegiak ez ditu ur mineralaren ezaugarri guztiak arautzen, baina lur-azpiko uraren ezaugarriei buruz ari da eta dio batez besteko giroko tenperatura baino lau bat gradu goitik azaleratzen den ura ur termala dela. Euskal Herrian, ur termal horiek, batez beste, 12 graduko giroko tenperaturan daude, hortaz, 16 gradutan egoten dira ur termalak, gutxienez.
Ur mineral termalez gainera, ur mineral industrialak ere badira gurean. Erabilera industriala duten urak dira eta ezagunenak, gatz-urak ditugu.
Hurrengo sailkapen nagusiena ur mineral medizinalak hartzen dituena litzateke. Sasoi batean bainuetxeetara joaten zirenek euren etxeetan ere ur Ģosasungarriģ haietaz gozatzeko asmoz, ontzietan etxeratzen hasi ziren eta horrela etorri zen gaur egun ezagutzen dugun, eta bide batez ur kategoria honetan azkeneko talde handia osatzen duen, botilatzeko ura. H2O baino gehiago dira ur horiek. Hemen ere hiru talde nagusi egin daitezke. Azaleko urek, mineralizazio baxuena dutenak, kaltzio bikarbonatoa izaten dute (300-400 mg/litroko). Hauek ohikoenak dira, edozein iturritan topatzen ditugunak, baita etxeko iturritik hartzen ditugun urak ere. Bigarren talde batean kaltzio sulfatodun urak sartzen dira. Mineralizazio maila handiagoa dute (700-1.200 mg/litroko), batez ere sulfatoa. Ur hauetan gatza sumatzen hasten da, baina ez larregi oraindik. Hirugarren talde nagusia sodio klorurodun urek osatzen dute. Sakonenetik datozen urak izaten dira eta mineralizazio altuena dutenak ere bai. Ez dira edateko urak izaten, duten mineralizazio altuagatik eta ohikoena bainuetxeetan erabiltzea izaten da. Euskal Herrian Zestoako (Gipuzkoa) bainuetxean dute horrelako ura, esaterako.
Euskal Herriko bainuetxeak
Sasoi batean ezagun-ezagunak ziren gure herriko bainuetxeak. Paraje zoragarrietan eraiki ziren jauregi etxe erraldoiak, baina gizartearen (ekonomiaren) gainbeherak, tartean gerrak, bainuetxe horiek itxiarazi zituen. Hala ere, badira, ohitura osasungarri horri eutsi diotenak. Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan badago non gozatu ur-terapiaz, berta-bertako urarekin gainera. Nafarroan, Fiteroko bainuetxeak ematen digu horretarako aukera. 1869tik dauka izendapena. Sulfato-sodikoetan aberatsa da ura eta kaltzio eta magnesio asko du. Ur mineral gazia da eta termala da; sorburuan 48,5ētan ateratzen da. Ur mota hauetako asko diuretikoak izaten dira, beste batzuk, ordea, libragarriak. Min horia, xixku-katarroa, bare eta gibeleko gaitzak, nerbio gaixotasunak eta gastritis kronikoa dutenentzako osasungarriak direla esaten da.
Ur hauetako bainuak, berriz, paralisia dutenentzako gomendatzen dira bai eta azaleko gaixotasunen bat dutenentzako, giharrentzako, erreuma, eta ahuleziarentzako.
Gipuzkoan daukagu sasoi bateko bainuetxe handi horietako bat martxan oraindik; Zestoan hain zuzen ere. Fiterokoa baino askoz ere zaharragoa da Zestoakoa, 1792. urtetik dauka erabilera publikorako izendapena. Hemen ere ur mineral gazia dago eta, aurretik esandako legez, hainbat erabilera ematen zaio: digestio-aparatua, xixkuaren gorabeherak, gibeleko gaitzak, behazun eta giltzurrunetako litiasia, idorreria, hezueria, erreumatismo, artrosi, psoriasi, estres eta gizentasun gaitzetan erabiltzen da.
Euskal Herrian dagoen hirugarren bainuetxea, apur bat ezezagunagoa egingo zaigu, batez ere Bizkaiko eskualderik ezezagunenean dagoelako: Karrantzan dagoen El Molinar bainuetxea litzateke. 1895 eta 1901 urteen artean eraiki zuten, eta 1982an berritu. Palotinoek daramate eta hango ur termalak 1789an ezagutu ziren. Batez ere, erreumatismoak sendatzeko dira ezagunak.
Ur mineral industrialak
Erabilera industriala duten urak ere jasotzen dira Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministerioak egindako ur mineralen sailkapenean. Bata Aņaņan dagoen Santa Engratziko Iturriko ura litzateke (Araba) eta bestea Nafarroako Jaitzko La Salina deitzen dena.
Onintza Irureta
Gesaltza Aņana herria bitan banatuta dagoela esan daiteke: 200 biztanle ere ez dituen herritxoa eta Gatzaren Harana, 111.000 metro koadroko azaleran zabaldutako gatzagak. Paisaia bitxia da, ezin esan ederra denik, ia larrain guztiak (gatz terrazak) abandonatuta baitaude eta itxura tristea dute. Muera edo Terrazos izeneko ibaiak dakarren ur gaziko iturburua 822. urtean baliatzen zutela jasoa dago izkribuetan. 1.000 urte baino gehiagoan ur gazi hori erabili dute gatza ateratzeko. 1.000 urte baino gehiago iraun duten gatzezko terraza distiratsuek 40 urtean behea jo dutela adierazi dute EHUko Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldekoek. Gesaltza Aņanako gatzari jada ez zioten etekin ekonomikorik ateratzen eta gainera, betiko larrain horiek konpontzeko porlana erabiltzen hasi ziren. Betiko egurrezko, lurrezko, harrizko egitura erortzen hasi zen, porlanak gehiegi pisatzen zuen eta larrain arteak hondakinez bete ziren. Gatzgile gehienek lana egiteari utzi zioten eta larrainak urik gabe, gatzik gabe, distirarik gabe geratu ziren.
Alabaina, Gatzaren Harana bisitatzeak merezi du dagoen dagoenean ere. Eta abuztuaren 1etik aurrera paisaia abandonatua ikusi eta ogibide galduaz jakiteko aukera izango da bisita gidatuei esker. Izan ere, Gesaltza Aņanako Gatzaren Harana monumentu historiko izendatuta dago eta Arabako Foru Aldundiak zaharberritzeko plana prestatuta dauka: 20 urtean 20 milioi euro inbertituko ditu. Bainuetxea eraikiko dute herrian, Gatzaren Bulebarra ere bai: larrainen alboko eraikin batzuk eraberritu eta fundazioa, erakusketa gela eta gatza ekoizteko eta saltzeko biltegia egingo dituzte. 5.648 larrainetatik 1.369 larrain ekoizpenerako erabiliko dituzte. Urtero 88 tona gatz atera nahi dute eta kiloa 2,1 eurotan salduko dute. Haranaren behealdean 500 lagunentzako auditorioa prestatuko dute, larrain abandonatuetan 600 eguzki plaka ezarriko dituzte eta ur gaziaren alde terapeutikoa baliatu nahian, oinak bustitzeko prestatuko dituzte hainbat larrain.
Arabako Foru Aldundiak antolatu dituen bisita gidatuekin jada desagertu den ogibidea imajinatu ahal izango dugu eta baita larrainen distira, zuritasuna ere. Urte batzuk barru paisaia eroriak, utziak, beste itxura bat hartuko du, eta garai bateko gatzaga biziberrituko ez bada ere, larrain askotan gatza eguzkitan etzanda ikusiko dugu gatzgileak otarrera noiz jasoko zain.
Estitxu Eizagirre
Gure ibaiak, itxuraz, ez dira batere indartsuak. Baina egoki bilduz eta jauzien indarra baliatuz, turtukirik handiena biraka jartzeko gai dira. IX. menderako jabetuta zeuden horretaz euskaldunak, ordukoak dira erroten lehen aipamenak. Uraren indarraz alea ehotzen zuten etxez josirik zeuden ibaiak: 1802an Gipuzkoan 405 errota zeuden, Bizkaian 716, Araban 83 eta Nafarroan 217. Burdinolek eta argindar-etxeek uraren erabilerarekiko logika bera dute: Irin-errota batzuk argindar errota bilakatu ziren XX. mende hasieran. Burdinolen inguruan ere errota mordoa aurki dezakegu, denek ur bera bueltaka darabiltela.
XIII. menderako hasi ziren lehen burdinola hidraulikoak. Teknika garatuz, XVI. mendean lortu zuten produkzio maila gorena: 200dik gora burdinola zeuden Bizkaian eta 117 Gipuzkoan. Europako burdin produkzioaren %6-12 artean Euskal Herriko burdinolek ateratzen zuten. Baina XVII. mendean, Ingalaterran teknika berriak sortzean, krisia etorri zitzaien, eta XVIII. mende hasieran bertako burdinolak erabat galdu ziren, ikatz minerala erabiltzen zuten labe garaiei leku eginez. Agorregiri buruzko lehen datua 1740koa da eta 1754an garai hartarako puntakoa zen sistema eraiki zuen (ikus koadroa) Laurgaingo Jauntxoak, ahalik eta ur gehien bildu eta urari etekinik handiena ateratzeko. Burdinolak hiru erreken urak 2 presetan biltzen ditu eta 2 kilometro luzeko kanal sistemaz deposito edo andapetara ekartzen dira. Ingeniari lan handia eginagatik, berehala itxi zen burdinola, hipotesietako baten arabera, ur falta medio.
Oņati autosufiziente egiten duen argindar-etxea
Funtsean sistema eta logika bera erabiltzen du Oņatiko Olate argindar-etxeak, baina 200 urteko burulana eta Alemaniako ingeniarien laguntza dago Agorregikoaren eta honen artean. Uniķn Cerrajerak sortu zuen sistema osoa 1920 inguruan, errepiderik ez zegoen garaian, sarrailagintza eta Arrasateko zenbait etxe hornitzeko. Oņatiko udalak 1988an erosi zuen 850 milioi pezetaren truke. Agorregikoak 2 kilometro kanal zituen bezala, Oņatiko sistemak hamaika errekastoren emaria biltzen duten ehunka kilometro kanal eta hodi ditu, baita 900 metroko tunela ere. Ura hiru depositotan biltzen da: Zapata edo Aitzgain, Saratxo eta Jaturabe. Sensore sistemari esker, ura dagokion mailara iristean bakarrik jartzen da martxan argindar-etxea, eta mailaz jaistean bakarrik ixten da. Ur depositoetatik argindar-etxera lau saltotan etortzen da ura, hodi bidez: Olate, Saratxo, Aitzgain eta Arantzazu. Eta burdinolako logika berarekin, turbinek uraren presioaz argindarra sortzen dute. Jauzian ere badago burdinolarekiko aldea: Agorregiko jauzi handiena 10 metrokoa bada, Olateko jauzi handienak, Aitzgainekoak, 430 metroko desnibela du. Berau da, ur gutxiena izan arren, indar gehien ematen duena, produkzio osoaren %50. Argindar-etxeak 2.500 litro segunduko erabiltzen ditu eta 9 milioi kilowatt sortzen, Oņatiko herriaren argindar kontsumoa hornitzeko adina.