Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-10 -- 2000.zenb

Sasi dokumentuak

Odile Kruzeta ( Euskadi Irratiko zuzendaria)

San Joan-San Joan, gariak gorde-gorde, sasiak erre-erre". Horixe esaten zuten gure arbasoek suaren inguruan elkartuta. Erritoari egokitzapen txiki bat egin diot. Belar txarrak erre beharrean, sasi-dokumentuak erraustu ditut aurten San Joan bezperako sugarretan.

Bulegoari arindu ederra emateaz gain garbiketa psikologikoa egiteko ere balio izan dit. Diziplina zorrotzarekin banatu ditut urteko txosten guztiak. Baliozko agiriak hemen eta sasi-dokumentuak han. Ordenadoreko artxiboetan geratu dira, laneko dokumentu baliotsuak. Besteak berriz, apalera joan dira eta gura baino paper-meta mardulagoa osatu dute azkenerako.

Beldur naiz ordea, sasi-dokumentuen kopurua ez ote zaidan ugalduz joango urtetik urtera. Zergatik? Errealitatea, paper koadrikulatu batean giltzaperatu nahian gabiltzalako denok. Mundu guztiz logiko bat diseinatu nahi dugu. Aurreikusi daitekeena. Zirrizturik gabekoa. Kontrol gose horrek zurrunbilo zoro batean sartu gaitu eta hor ari gara bueltaka-bueltaka protokoloak, prozedurak eta prebentzio-planak asmatzen etengabe. Hondamendi naturalak ekiditeko prebentzio-planak osatzeraino iritsi gara!

Adimen osasunaren mesedetan, hobe genuke lurrak bospasei astindu balitu urtero gure oinazpietan. Zuhurragoak izango ginateke. Apalagoak. Ez genuke ahaztuko bizitza arras eroa dela, askotan krudela eta edozein modutan zoragarria. Bizitza nekez kontrolatuko dugula, domestikaezina delako eta ustekabekoz josia.

Beraz, protokoloak eta prebentzio-planak egiten jarrai dezakegu gerora ere. Paper pila galanta osa dezakegu sasi-dokumentuen bidetik. Baina John Lennon-ek zioen bezala: "Planak egiten buru-belarri genbiltzan artean gertatu zaigun beste hori da bizitza".

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan