Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-10 -- 2000.zenb

Gainditu gabeko ikasgaia

Unai Brea


«Arte» izendapen orokorrak bere baitan biltzen dituen jardunbideek -musika, dantza, literatura, arte plastikoaką- ez dute behar bezalako arreta jasotzen irakaskuntzan. Horixe da arlo horietan dabiltzan profesional batzuengandik nahiz irakaskuntza munduko beste zenbaitengandik jaso dugun aldarria. "Beste interes batzuk daude tartean - dio Anton Mendizabal eskultore eta irakasle ohiak-, ikasleak beste arlo batzuetarako prestatu behar dira ondo, gizarteak hala eskatzen duelako. Matematika, gizarteaą Horiek dute garrantzia, eta gainerakoak bigarren mailakoak dira". Hots, bazterreko ikasgaiak esan diezaiokegun multzoan leudeke arte-adierazpideak.

Batetik, ordu gutxi. Hego Euskal Herrian, Madrilgo ministerioak ematen duen programazio ereduak astero ordu bakarra aurreikusten du musika irakasteko, eta beste bi arte plastikoetarako. Bestetik, metodologia eskas samarrak. "Arazorik handiena irakasleen prestakuntza falta da ūiritzi dio Mendizabalekū, eta ez da beraien errua. Unibertsitatean hasten da kontua. Irakasleak ez badira prestatzen, nekez izango dira gai ideia berriak lantzeko haurrekin". Azkenean, sormena galtzaile. "Pertsona bakoitzak gaitasun bat dauka bere baitan, baina oraingo programazioek ez dute laguntzen hori azaleratzen".


Musika eta dantza, are okerrago

Jon Maya errenteriarra zenbait aurresku txapelketatan lortutako arrakastarengatik dugu ezagun. Dantza bizibide bilakatu du gainera, bere herriko musika eskolan irakasle dabil eta. Mayaren ustez euskal dantzek lekuren bat behar lukete eskoletako ikasketa-egitarauetan. "Ez umeak dantzari bihurtzeko, hala nahi duenak badauka-eta aukera kanpoan, baina bai gure kultur-ondare diren heinean. Herri kantak irakasten diren bezala, herri dantzak ere irakatsi beharko lirateke, mundu guztiak oinarri bat edukitzeko sikiera".

Musikak, berriz, badu tartetxoa irakaskuntzan, baina asteroko ordua hutsaren hurrengotzat dute askok. Eta, denbora faltaz ez ezik, planteamenduaz kexu dira profesional batzuk. Marisol Atxurra irakasleak, berbarako, gabezia larriak ikusten ditu programazioan: "Curriculumaren planteamendu orokorra interesgarria da, baina lantzeko metodo ona edukitzekotan. Irakasleoi dagokigu zehaztasunak ezartzea, eta hortxe dago lehenengo oztopoa: esparrua zabalegia da. Ez dago denborarik sakontzeko. Gainera, eskolan erabili ohi den metodoa ez da batere eraginkorra".


Literaturaren tratamendua, desegokia

Inork ez luke esango literatura ikasgaia zokoratuta dagoenik irakaskuntzan. Hala ere, ematen zaion tratamendua ez da egokiena Yolanda Arrieta idazlearen ustetan. Dioskunez, "orain arteko joera nagusia literatura euskararekin batzea izan da. Biek osatzen dute ikasgai bakarra, eta literaturak ez dauka berezko tokirik. Orain arte hala egin behar izan da, euskararen onerako, baina momentua da gauza bakoitzak bere bidea har dezan".

Idazlearen ustez, literaturara hurbilpen egokia egitea irakaslearen borondatearen menpe dago gaur egun. Eta gehienetan ez da egiten. "Haur Hezkuntzan ondo egiten dira gauzak; jolasak, ipuinak, ahozkotasunaą Baina Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara iritsitakoan, irakurtzen ikasi behar da, eta hor agertzen da mamua: literatura irakurketa lantzeko tresna huts bihurtzen da, inolako gozamenik gabe". Arrietak dio literatura modu berezian landu beharko litzatekeela, horretarako propio espazioak sortuz -"liburutegiak, esaterako"- eta sormena landuz. "Gaur egun, oro har, literatura lan astuna da; irakurzaletasuna bultzatu beharrean, irakurtzeko gogoa kentzen zaie ikasleei, salbuespenak salbuespen".


Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntua, bestelakoa

Administrazioaren ikuspuntua ezagutzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera jo dugu, Ramon Martinez de Murgia Ikastetxeetako zuzendariarengana hain zuzen. Jaurlaritzak Madriletik datorrenari jarraitu behar diola gogoratu du Martinez de Murgiak; hala ere, "haiek emandakoak ez du hainbeste zehazten, eta askatasuna daukagu zenbait arlotan gauzak geure erara egiteko". Zenbakitan esatearren, Ikastetxeetako zuzendariak dio Ministerioak curriculumaren %45 ezartzen duela, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak beste %55. Nafarroan, esaterako, Gobernuak ia-ia bere horretan eusten dio Espainiako hiriburutik bidaltzen dutenari.

EAEra itzuliz, helburuez mintzatu gara Martinez de Murgiarekin. "Musikari dagokionez, helburu zehatzak ditugu Lehen Hezkuntzan zein DBHn. Garrantzizkoa dela uste dugu, bai kultura aldetik oinarria izan dezaten, bai pertsona modura behar duten heziketa integralerako. Horregatik, musika irakasleak ditugu ikastetxeetan, eta umeak sei urterekin hasten dira ikasten".

Arte plastikoek programazio zehatzagoa daukate. "Lehen Hezkuntza osoan dago, eta DBHn aukera bat da. Irizpidea zein den? Oinarrizko ezagupena eduki dezatela, eta geroago arte-ikasketak egingo dituztenentzat bide bat zabaltzen hastea, jakin-mina piztuz", dio.

Martinez de Murgiak ez du uste ikasgaiok baztertuta daudenik. "Egia da garrantzi handiagoa ematen diegula beste batzuei. Baina ikasgai bazterturik ez dago, guretzat denek dute garrantzia. Ordu gutxi dira, bai. Baina beste arlo batzuei -matematika, hizkuntzaką- oinarri-oinarrizkoak deritzegu pertsonaren garapenerako; horiek gabe ezingo lukete ezer egin. Ezta musika ikasi ere. Beraz, garrantzi handiagoa ematen zaie ordu kopuru aldetik. Horrek gabezia sortzen duela besteetan? Guk hobeto landu nahi genuke, baina ordu kopurua mugatua da. Ezin ditugu ikasleak hainbeste orduz aritzera behartu, honezkero nahikoa lan dute-eta. Dena dela, ikastetxeek badute askatasuna arloak indartzeko, nahi izanez gero".

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan