Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-10 -- 2000.zenb

Euskara hiltzeko arriskuan?

Julen Kaltzada


UNESCOk mundializazioak milaka hizkuntza desagerraraztea ekarriko duela dio, eta horien artean euskara datekeela.

Hala ere, ez dirudi arrisku horrek ardurarik ematen dietenik euskara bere hizkuntzatzat daukaten Euskal Herriko agintariei. Gauza jakina da Frantziaren menpeko lurraldeko agintariek euskararekiko daukaten iritzia.

Nabaria da era berean Nafarroakoek Lingua Navarrorumekin daramaten jokabidea. Agintari nagusiak duela gutxi esan zuen euskararen arazoa Nafarroan konpondurik dagoela eta bide onetik doala. Jokabide horrekin Nafarroan euskara ziur desagertuko dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek ere euskara Euskadiko hizkuntza izatea lortzeko eginbeharrari eta ahaleginari ez diete garrantzi handirik eman orain arte.

Neoliberalismoaren jokabideak euskara arriskuan jarri du, arrisku hori mundializazioa lortzeko daraman jokabideak sortu duelako.

Arrisku hori gorabehera, EAEko agintariak neoliberalismoaren alde daude. Hor dago Europako Konstituzio neoliberalaren aldeko jarrera, nahiz eta ondotxo jakin Konstituzio horrek ez duela onartzen euskara.

Gainera, herritarren esku utzi dute herria euskaldundu eta alfabetatzeko eginkizuna, euren esku hartu beharrean, eta, mundu horretan agertu direnean, gehienetan itxura egiteko edo herritarren lana oztopatzeko izan da.

Egunotakoa da, herritarrek sorturiko euskaltegiek egindako protesta. Arazo horren inguruan erakundeen ordezkariek idatzitako artikulua irakurrita, ematen du Euskal Herria euskaldundu eta alfabetatzeko betebeharra herritarrek sorturiko euskaltegien eginkizuna dela, euren hitzetan "euskaltegi pribatuena", eta ez erakundeena.

Eta zer esan eskolaumeak euskalduntzeko asmaturiko ereduei buruz? Hasieran esan ziguten hiru ereduetako haurrek jakingo zutela euskara ikastaldiaren amaieran. Eta itxuraz 25 urtetan ez dira konturatu hori ez dela egia. Gehiago, ikasten duten asko ez da gai ikasitakoa mantentzeko, agintariak ez direlako arduratzen ikasitakoa erabiltzeko aukera nahikoa gizartean izan dezaten. Eta abar, eta abar.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan