Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-07-03 -- 1999.zenb

Landareak: Fruituak bizi-iturri

Jakoba Errekondo


Bat dela eta bestea dela, ospitalera bueltaka nabil azken aldi honetan. Gaixoen inguruan gaixo, eta informazio gose. Hala moduzko elikadura eta geure garaiko gaixotasun ugariren arteko lotura nabarmena dela uste duten horietakoa naiz. Hona, bada, han eta hemen bildutakoa, minbizi txarrei aurre egiten laguntzen duten landare eta batez ere fruituak:
Heste lodikoarentzako arana: pektina du eta mugimenduak sustatzen dituelako. Zitrikoak minbiziari aurre egiteko elkar laguntzen duten osagai asko dituzte. Azak, azaloreak, bruselak, brokoliakā familia honetako barazkiak minbiziaren -batik bat bularrekoa, prostatakoa eta obariokoa- aurkari onenak omen dira. Gereziak bitamina, mineral eta abar ugariren artean minbizigaiak indargabetzen dituen azido elagikoa du, eta labore integralek -oloa, arroza, garia, zekaleaā- antzeko eragina duten azido fitiko eta lignanoak. Kuiak eta marrubia gaitz hauen aurkari amorratuenetakoak dira. Alberjiniak eta azenarioak bere karotenoideei esker, minbizia -birika, bularra, heste lodia, maskuria, azala...- eta oxidazioa edo zahartzea borrokatzen dituzte, masustak, ahabiak eta antzeko fruituek bezalaxe. Mahatsa ere aipagarria da, azalean duen flabonoide bat medio. Tipula eta baratxuriak urdaila, maskuria eta heste lodiko minbizia garatzea zailtzen dute. Azken min hau izan dezaketenek edo dutenek sagarra erruz jan beharko lukete. Erremolatxa gorria jaten dutenek askoz tumore gutxiago izaten omen dute. Piperrek, gordinik hobe, urdaila eta heste lodia babesten dituzte. Ananak minbizigai diren nitrosaminak deuseztatzen ditu. Sojak hilekoari eta menopausiari lotutako gora-beherak baretzen ditu eta bular, endometrio eta prostatako minbiziak urritzen. Tomateak prostata eta liseri-aparatua babesten ditu. Oliba olioak, beste onuren artean, gaitz honi aurrea hartzen laguntzen duten osagaiak ditu, beti ere hotzean zanpatua bada hobe.
Sendagile lagun batek dion eran gaur egun jaki osasuntsuenak fruituak diraā

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan