Astekaria

 Termometroa 

ARGIAren edukiak RSS bidez irakur daitezke

Aurrerantzean ARGIA astekariko eta Euskal Kulturaren HARI buletineko edukiak RSS bidez ere lortzerik izango da. Astekariko edukiak sarean jarri orduko, irakurleak horien titularrak eta sarrerak jasotzeko aukera izango du, baita egunero Euskal Kulturaren Hari buletinean bidaltzen diren albisteen titularrak jasotzeko ere, www.argia.com gunera sartu beharrik gabe.

Elisabeth Pombo

Elisabeth Pombo


1999. alea
2005-07-03
alde 0    kontra 0

Hainbeste dira interesatzen zaizkigun web guneak eta hainbeste jaso nahi dugun informazioa, ezen egunak ez baitu ordu nahikorik guztia kontsultatzeko, nahiz eta Internetek gauzak asko erraztu, guztia klik batean eskueran baitago. Hala ere, ezinezkoa da egunero, ezta astean behin ere, gure gustukoen diren orrialdeak banan-banan begiratzea, informazio berririk ba ote dagoen kontsultatzeko.

Baina Teknologia Berriek horrelako arazoak eta beste hainbat konpontzeko tresnak eskaintzen dituzte eta XML lengoaian oinarritutako RSS jarioa horren adibide garbia da.

Zer esan nahi dute RSS siglek?

Really Simple Syndication esan nahi du ingelesez eta euskaraz motzean, edukien sindikazioa esan nahi du. Hau da, web gune edo blogetako titularrak eta edukiak jaso eta biltzeko sistema da. XML (Extensible Markup Language) lengoaian oinarrituta dago.

Zer onura ekartzen dizkigu RSSak?

Edukiak jaso eta biltzeko sistema denez, gustukoen ditugun komunikabide, blog edo web guneetako informazio guztia gune beretik eskuratu ahal dugu, orrialde bakoitzera banan-banan sartzen ibili gabe.

Horretarako ordea, beharrezkoa da iturri horiek XML lengoaian oinarrituta egotea. Horrexegatik egokitu ditugu ARGIA aldizkariko eta Euskal Kulturaren Hari buletineko edukiak hizkuntza horretara; irakurleak euskarazko edukiak modu erosoagoan eskuratu ahal izateko egiten duen ahalegin horretan, ARGIA eta Haria, iturrien artean, falta ez daitezen.

Gaur egun badira euskarazko zenbait aldizkari, komunikabide elektroniko eta hainbat blog RSS bidez irakurri ahal direnak (Uztarria, Erabili.com, Sustatuā), baina komunikabide handiagoek oraindik ez dute aukera hori eskaini (Berria, EITBā). Ez beraiek behinik behin, nahiz eta Berriaren kasuan, zenbait internauta moldatu den bertako edukiak RSS bidez jasotzeko (ikus Sustatuko albistea: www.sustatu.com /1103131178).

Zer egin behar dugu nahi ditugun edukiak RSS bidez eskuratzeko?

RSS edukiak RSS irakurgailuen bidez eskuratu ahal dira. Hainbat irakurgailu dago. Batzuk gure ordenagailuan instalatu behar dira (FeedReader, adibidez), beste batzuek nahi ditugun iturrietako edukiak gainontzeko posta elektronikoarekin batera jasotzeko aukera eskaintzen dute (Mozilla Thunderbird, kasu). Azkenik, programarik instalatu beharrik izan gabe, guztia web bidez egiteko aukera eskaintzen duten feed irakurgailuak daude (Bloglines edo euskarazko www.aurki.com, adibidez). Azken horien kasuan, web orrira konektatu, izena eman eta gure iturriak gehitzen joan baino ez dugu. Aurrerantzean, gure gustuko iturrietako eduki guztia batera kontsultatuko dugu eta errepaso nagusia egin ondoren, interesatzen zaizkigun titularretan sakontzeko aukera izango dugu. Aurrerantzean espero dugu ARGIA eta Hari ere zure intereseko iturri horien artean izango direla.

Argia astekariko edukiak RSS bidez irakurtzeko helbidea:

www.argia.com/rss/online.xml

Hariko edukiak RSS bidez irakurtzeko helbidea:

www.argia.com/rss/haria.xml

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1998
 
azala1997

1999 zenbakia.
2005ko uztailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza