Astekaria

 Txandan 

Zaharra berri

alde 0    kontra 0

Azaroaren 14an Batasunak esandakoa ez zen berria. Berria zena Batasunak esatea zen. Sei hilabete geroago espainiar Kongresuak onartutakoa ere ez da berria. Berria dena Kongresuak onartzea da. Arestian Elkarriren ardurapean zortzi alderdi-ordezkarik Eginoko mahaian sinatu berri dituzten proposamenak ere ez dira oso berriak, berria dena hiru nafar alderdiren ordezkariek sinatzea da.

Auskalo gero zergatik den albiste Batasunak euskal gizartearen gehiengoak onartzen dituen gauzak esatea, zergatik den iraultza Kongresuak Ajuria Eneko Ituna 17 urte beranduago onartzea edota zergatik berria den alderdi nafarrek sinatzea beraien Euskal Erkidegoko anaiek sinatutako berbera.

Ajuria Eneko Itunak (1988) eta Ardanzaren (1998) zein Eginoko (2005) proposamenek onartzen dute, funtsean, bakea elkarrizketaren bidetik etorriko dela, elkarrizketa armak uztearen ondotik gertatuko dela eta elkarrizketa politikoa alderdien artean baino ez dela burutuko.

Ez bide du inork ukatzen elkarrizketak baldintza eta mugarik gabe izan beharko duela, historia kontuan hartuz baina egungo egoera zertan den ahazteke, beti ere herriaren hitza eta erabaki-ahalmena gogoan izanik.

Egunen batean gauzak konponduko dira eta ez dugu ulertuko zergatik behar izan dugun horrenbeste denbora gauzak konpontzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1997
 
azala1996

1998 zenbakia.
2005ko ekainaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia