Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-06-26 -- 1998.zenb

Osasuna: Bularreko minbizia, saihestu daitekeen arriskua

Jabier Agirre

Tumoreak agertzeko adina aldakorra da minbizi mota batetik bestera, baina bularreko minbiziak menopausia garaian agertzen dira batez ere, gurea bezalako gizarteetan. Horregatik, emakumeak bere bularren miaketa oso serio egin behar duen kontua bada ere, zer esanik ez bere bizitzako aro horretan.
Gurearen moduko gizarte batean, bularreko minbizien kasuen %78 menopausia osteko emakumeen artean detektatzen dira, Madrileko Gregorio Marañón Ospitaleko Ginekologia Onkologikoko Zerbitzuan diharduen Santiago Lizarraga doktorearen esanetan. Gaixo horietan, bularreko tumoreak hormono-dependienteak izan ohi dira, hau da, estrogenoak ûemakumezkoen hormona femeninoakû behar dituzte, hazteko eta barreiatzeko. Horrexegatik, ezinbestekoa da menopausia ostean dauden emakumeei ahalik eta goizen detektatzea.
Bularreko minbiziaren epidemiologian azken urteotako joerak bi gauza nabarmentzen ditu: gaitza gero eta gehiago diagnostikatzen dela, batetik, eta minbiziarekin lotutako heriotza-tasak behera egin duela, bestetik. Bi gertaera horiek medikuntzak egindako aurrerapauso izugarriekin esplikatzen dira, diagnostikorako baliabideak asko aurreratu direlako, baina baita tratamendurako dauzkagun armak ere. "Baina, zoritxarrez, diagnostikoa egiten den unean kasuen %35-40en pronostikoa ez da batere ona, ordurako gaitza aurreratu samarra dagoelako, edo baita minbizia detektatu zaion emakume horrek adin handia duelako", Valladolid-eko Unibertsitate Ospitaleko Bularreko Patologia Unitateko buru den Marina doktoreak dioenez.
Aditu honen iritziz, duela urte batzuetatik hona bi adin-tarte dira arriskutsuenak, bularreko minbiziaren eragin handiena jasaten dutenak: 56-58 urte artekoa, eta 39-44 artekoa. Eta hori zergatik gertatzen ote da? Hiru arrazoi aipatu ditu adituak: elikadura-mota; antisorgailuen erabilera desegokia, ahotikoena batez ere; eta aurreneko aldiz ama izateko adina gero eta gehiago atzeratzea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan