Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-06-19 -- 1997.zenb

Izenak


Jon Mantzisidorrek Iturriak proiektua plazaratu du: hirietako plaza eta errotondetan dauden iturri publikoen gaineko hausnarketa. Koldo Almandozek, Iņigo Garciak, Jon Mantzisidorrek eta beste hiru egilek iturriei buruz egindako bideo lanen DVDa eta Gora Japon taldeak konposatutako Iturrientzako musika biltzen ditu.

Gorringo taldeak Gorringokeri bat kale antzezlana estreinatuko du Zizur Nagusian ekainaren 20an. Mariasun Landaren Joxepi dendaria ipuinean oinarritutako ikuskizuna udazkenean aretorako egokituko dute.

Aritz Gorrotxategik Kearen truke (Alberdania) eleberri poliziakoa plazaratu du. Gorrotxategik esan duenez, liburu hau idatzi arte idaztea jolas modukoa izan da beretzat eta nobela hau idazleago sentituta idatzi du.

Peiremans+taldeak (Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta Haritz Beristain Txiki) bost kantuko diskoa plazaratu du: Peiremans+ (Bonberenea). Zuzenean aurkezten ari dira egunotan. 17an Arrasaten izango dira eta 18an Durangon.

Mikel Garmendiari Besarkada saria eman dio Euskal Aktoreen Batasunak, aktore gipuzkoarrak eginiko lana goraipatze aldera. Zineman, antzerkian nahiz telebistan lan eskerga egindakoa da Garmendia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan