2005-06-19 -- 1997.zenb
Zarautzen bada Pagoetako gurutzea esaten zaiona. Gurutze hura egiten, besteak beste, Hilario Murua izeneko bat jardun zen talde lanean. Inaugurazio eguna 1935eko ekainaren 2an zen, eta hainbeste lan egin eta gero, jende dena festa hartarako ilusioarekin zegoen. Baina festan zegoela abisatu zioten Hilariori, etxean haur bat ate joka ari zela, bazetorrela Paristik, eta Hilario, oso korrikalari ona, lurrik hunkitu gabe jaitsi zen beheraino. Seme txikia, ate joka goiz hasi bai, baina ez zen goizeko ordu biak arte azaldu. Imanol jarri zioten izena. Eta entzun zituen lehenengo hitzak hauek izan ziren: "Jaio baino lehen hasi haiz hi adarra jotzen!"
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa