2005-06-19 -- 1997.zenb
Hirietan beti esan izan da askoz ere inpertsonalagoa dela bizimodua. Pareko atean bizi denaren berririk ez apenas, auzoko gehienak ezezagun eta posible da kalean ordu luzez ibiltzea ezagunekin topo egin gabe. Erabateko anonimatoa eta pribazitatea eskaintzen dute herri handiek eta batez ere, hiriek.
Herri txikian, aldiz, ez da horrelakorik. Gutxi edo gehiago, denek ezagutzen dute elkar, eta denek dute elkarren berri.
Gloria Castañosek duen inpresioa da, "hiriko bizimodua herri askotara eraman dela. Herri asko erabat despertsonalizatu egin dira, herritarrek lo besterik egiten ez dutelako herrian".
Iritzi berekoa da Alvaro Gaston ere. Ba omen dago jendea, isolatzera datorrena, zarata ahaztu nahi duena, inor ikustea nahi ez duenaà "Etxebizitzak eraiki ordez, gotorlekuak eraikitzen dituzte. Ez datoz elkarbizitzera, isolatzera datoz".
Hortan, neurri handi batean etxebizitzen eraikuntzak ere laguntzen du. "Herri txikiak, askotan, nekazal munduarekin eta baserriarekin loturik egon dira eta baserrietan beti egon da atea irekita. Baserrien inguruan ez da inoiz hesi bat egon, ganaduena ez badaà Oraingo familiabakarreko etxeak lorategiz eta hesiz inguratu dira eta zaila da inor sartzea", dio Gloria Castañosek. Etxebizitza mota honek, bizi estilo bat ere ematen omen du. Horregatik, diote, kasu askotan hiriburuetako bizimodu inpertsonala herrietara iritsi dela.
Honekin batera dago, herri txikiek duten txutxumutxuka ibiltzearen ospea. Beti esaten da ezin dela ezer egin herri txiki batean, auzokoa enteratu gabe. Gloria Castañosek dio, bere kasuan ez dela horrela. "Egia da elkar ezagutzen dugula eta jende gutxi izanda, errazagoa dela elkarren berri izatea. Baina ni ez naiz herrian kontrolatua sentitzen".
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa