Aresketa Ikastola orain 27 urte sortu zen, euskara eta euskal kultura kezkabide zuten guraso batzuen ekimenez. Mendiko Lagunak mendi taldeak utzitako areto batean egin zituen lehen urratsak Aresketak. Ikasle kopuru txikia, baldintza kaskarrak eta administrazioaren oztopoak gainditu behar izan zituen hasieran. Haatik, hainbat urtetan saiatu izanak eman du fruitua. Egun, 2 eta 16 urte bitarteko hezkuntza proiektuari helduta 427 haur biltzen dira egunero Aresketako zentroan. Horrezaz gain, Amurrioko Udal Haurtzaindegia ere kudeatzen du Aresketak.
Aresketa Ikastola eta Araba Euskaraz
Araba Euskarazi eskean
Zirkuitua bete ekitaldi
Zumetari omenaldia
Jose Luis Zumeta 1939an jaio zen, Usurbilen. Euskal Herriko artista ospetsu eta garrantzitsuenetakoa da egun. Oteiza, Chillida, Mendiburu, Basterretxea, Ruiz Balerdi, Arias eta Sistiagarekin batera Euskal Eskolako "Gaur" taldearen sortzaile izan zen. Oso gaztea zela hasi zen margolari lanetan.
Frankismoaren urte latzak bizi izan zituen eta orduko gabeziei aurre egin nahian Parisera jo zuen. Abangoardiaren bidean saiatu zen eta bide horri segika egin ditu bere lan artistikoak. Abstrakzioaren hasikinak ekarri zituen Paristik Euskal Herrira. Lan koloretsuak egiten ditu Zumetak, aurtengo Araba Euskaraz jairako paratu duen logotipoa da horren erakusgarri.
Abestia, Ken7 taldearen ekarpena
Txorien aldarria
Zein da egun Aresketa ikastolaren hezkuntza eskaintza?
Aresketan 427 ikasle ditugu, 2 urtetik 16 urtera bitartera. Horrezaz gain, udalaren Tantaka haur eskola ere guk kudeatzen dugu. Beraz, beste 21 haur txiki ditugu gure zaintzapean. Ikastolako hizkuntz eredua D eredua da.
Araba Euskaraz jaiaren helburu nagusia zein izango da aurten?
Aurten hiru helburu nagusi ditugu Araba Euskaraz jairako. Batetik, euskal herritar denek uste dute Nafarroan eta Iparraldean euskararen egoera Araban baino kaxkarragoa dela, eta alde horretatik, egia da ikastola gisa jasotzen dugun tratamendua beste leku batzuetan jasotzen dutena baino hobea dela, baina euskararen egoera ez da hobea. Lehenik eta behin hori aldarrikatu nahi dugu Araba Euskaraz honekin, alegia, ikastola gisa gure egoera ez dela txarra, baina euskararen egoera benetan kaxkarra dela Araban. Ikuspegi horretatik, laguntza berezia eskatzen diegu euskaldunei, parte hartzeko eta elkartasuna adierazteko. Batez ere gipuzkoarrei eta bizkaitarrei egiten diegu eskaera, horietan euskararen egoera hobea delako.
Bestelako eskaririk baina izango duzue ekainaren 19rakoŕ
Bai, helburu horretaz gain, helburu ekonomikoak ere baditugu. Jon den urtera arte udaletxeak utzitako eraikin aurrefabrikatu batean egon gara. Iaz alde egin behar izan genuen, eta horregatik, hiru eta bost urte bitarteko ume guztiak eraikin nagusira ekarri genituen. Orain 2 eta 16 urte bitarteko haur guztiak zentro bakarrean ditugu eta ozta-ozta daukagu denentzako lekua. Areto nagusia zena esaterako, nola hala moldatu eta gelak egin ditugu bertan. Negoziatzen ari gara beste toki bat eskuratu ahal izateko, eta toki berri hori hornitu egin beharko dugu, Haur Hezkuntzako umeak sartzeko. Horrezaz gain, ez daukagu patio estalirik, eta hori arazo handia da, gure ingurune honetan euria sarri egiten duelako eta udazken eta negu partean batez ere jolaslekurik gabe egoten garelako. Azkenik, jai hau antolatuta aukera baliatu nahi dugu guraso, ikasle ohi eta euskaltzaleei parte hartu eta gure proiektua gauzatzen lagundu gaitzaten.
Euskara Araban pattal dabilela esan duzu.
Arabako euskararen egoera benetan kaxkarra da. Gai hori dela-eta oso kezkaturik gaude. Hari horretatik, beti esan izan dugu Araba Euskaraz ikastolen jaia dela baina egun, ikastolen jaia izateaz gain, beste zerbait ere bada, Araban behintzat. Gure zoritxarrerako, euskararen egoeraren jaia da. Araba osoan herri euskaldun bakarra dago, Aramaio, eta askotan errealitate gordin hori ez dela behar bezala baloratzen, horixe uste dugu.
Zer da Arabarentzat Araba Euskaraz?
Ikastolen jaia izateaz gain, Araban beste konnotazio batzuk ere baditu Araba Euskarazek, euskara bultzatu eta areagotu beharra dagoelako. Nik 21 urte daramatzat hemen lanean, eta egia da egungo egoera etorri nintzenekoa baino hobea dela, ia populazioaren erdia da euskalduna edo ia euskalduna. Hala ere euskararen presentzia eguneroko bizitzan oso mugatua da Araban, eta nik uste dut lan handia dagoela oraindik egiteko. Ikuspegi horretatik, gure egoera Nafarroako zenbait lekutan baino txarragoa da zalantzarik gabe. Gainera, jendearen parte-hartzea, jendearen inplikazioa eta elkartasuna ez dugu beste leku batzuetan bezala sumatzen eta, hain zuzen ere, dei hori egin nahi dugu, jendeak ikus dezan egiazki Arabako euskararen egoera zein larria den, eta dauzkagun beharrak zein garrantzitsuak diren.
![]() |
|
||||
1996 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa