2005-06-05 -- 1995.zenb
Makina bat euskal gazte joana da munduko auskalo zein bazterretara pilotan jokatzera, han aurki dezakeenaz asko pentsatu gabe. Halere, baliteke hemendik aurrera joan aurretik hausnarketa zorrotzagorik egitea, Ramuntxo Etxeberriren Skyroom nobelan kontatzen dena irakurriz gero, hainbeste patrika husten dituen apustuen dirutza lekuz gain, heriotza, tortura eta emakumeen esklabutza-leku ere izan baitaitezke Jai alai eder horiek. Ramuntxo Etxeberrik Gazteluma lehiaketa irabazi zuen euskal pilotari batzuek, Markos diktadorearen garaian, Manilan (Filipinak) bizitutako afera zikinaren inguruan idatzitako beltz ukituko nobela kilikagarri honekin. Bide batez, Iparraldeko hiru belaunaldik Euskal Herriaz zein egungo bizimoduaz duten ikuspegia ezagutzeko parada ere eskaintzen du bertan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa