Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-07-02 14:10:49
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-06-05 -- 1995.zenb

Mahaikideak

Joseba Arruti
Kazetaria


Gernika-Lumon jaio zen 1969an eta Informazio Zientzietan lizentziatua da. Gernikako Deiadar herri aldizkariko zuzendaria izan zen 1990etik 1998ra. Azken urte honetan ekin zion Egunkariaren politika sailean eta 2001ean Deian; 2003tik egunkari honetako berriemaile politikoa da. Besteak beste, Radio Euskadi eta Euskadi Irratiko tertuliakide da. Elkar argitaletxearekin bi biografia liburu kaleratu ditu: 1999an Churchil eta 2000an Stalin.

Txotxe Andueza, kazetaria

Gasteizen jaio zen duela 45 urte eta gaur egun Asparrena udalerrian bizi da, Araban. Sei urtez aritu zen Eginen kazetari eta 1991n Herri Batasuneko prentsa bulegoan ekin zion. 1994an HBko Mahai Nazionalerako hautatu zuten eta Arabako koordinatzaile kargua izan zuen. HBko Mahai Nazionalaren aurkako auzia medio espetxeratu egin zuten. Espetxetik atera eta berehala Garan ekin zion, iritzi sailean.

Imanol Murua
Kazetaria

ARGIAn hasi zen 1987an eta 1990ean Egunkarian ekin zion erredaktore buru gisa. 1995etik 1998ra Jakinen jardun zuen. Egunkarian eta Berrian aritu da harrezkero. Humberto Unzuetarekin batera Su-etena Belfasten liburua argitaratu zuen 1995ean eta, 1997ko udan Palestinan izan ondoren, 1998an Palestina zauritua. Informazio Zientzietan lizentziatua da, 1966an jaio zen Zarautzen eta bertan bizi da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan