Astekaria

 Txandan 

Azken luxua

Igor Estankona

Igor Estankona


1995. alea
2005-06-05
alde 0    kontra 0

Bakea atzamar puntekin ukitzetik urruntxo gaude oraindik. Larri-larri sufritzea tokatuko zaigu oraindik zati batean, baina hain da gozoa hitza: bakea. Ez dut pentsatu ere egin gura zelan ahoskatzen duten jipoituek. Euskaldunok oro har indarkeria ezari esaten diogu bakea, eta eskubideen kontzeptu badaezpadako batekin lotzen dugu normalean, dela justizia, egia edo maitasunaà berba pisutsuak denak, are pisutsuagoak ordea nire amamarenak: "amaituko ete dira ezinikusiak".

Garaiok Lizarra-Garazikoak baino arriskutsuagoak begitantzen zaizkit. Orain ez da komeni pentsatzen dena esatea, ezpada esaten dena pentsatzea. Denok. Hobeto baino ez, ahobero hutsak gara, eta herri konplikatua daukagu.

Ezin dut baina burutik kendu pentsamendu bat. Kalera jaitsi eta dirua gastatzen ari naizen bitartean, jendea arinagoko ezein belaunaldik amestu ere egingo ez lituzkeen 4x4etan pasatzen delarik, legatzen zilar zurizko bizkarrak erakus-mahaiko leiaren gainean, zer esan gura du, gure azken luxua litzatekeela bakea? Lortu ezik ere ez ginatekeela geure buruez lotsatuko?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1994
 
azala1993

1995 zenbakia.
2005ko ekainaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia