Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2005-06-05 -- 1995.zenb

Igor Estankona

Bakea atzamar puntekin ukitzetik urruntxo gaude oraindik. Larri-larri sufritzea tokatuko zaigu oraindik zati batean, baina hain da gozoa hitza: bakea. Ez dut pentsatu ere egin gura zelan ahoskatzen duten jipoituek. Euskaldunok oro har indarkeria ezari esaten diogu bakea, eta eskubideen kontzeptu badaezpadako batekin lotzen dugu normalean, dela justizia, egia edo maitasunaā berba pisutsuak denak, are pisutsuagoak ordea nire amamarenak: "amaituko ete dira ezinikusiak".
Garaiok Lizarra-Garazikoak baino arriskutsuagoak begitantzen zaizkit. Orain ez da komeni pentsatzen dena esatea, ezpada esaten dena pentsatzea. Denok. Hobeto baino ez, ahobero hutsak gara, eta herri konplikatua daukagu.
Ezin dut baina burutik kendu pentsamendu bat. Kalera jaitsi eta dirua gastatzen ari naizen bitartean, jendea arinagoko ezein belaunaldik amestu ere egingo ez lituzkeen 4x4etan pasatzen delarik, legatzen zilar zurizko bizkarrak erakus-mahaiko leiaren gainean, zer esan gura du, gure azken luxua litzatekeela bakea? Lortu ezik ere ez ginatekeela geure buruez lotsatuko?

hemeroteka

1993. zenbakia | 2005-05-22
1991. zenbakia | 2005-05-08
1990. zenbakia | 2005-05-01
1988. zenbakia | 2005-04-17
1987. zenbakia | 2005-04-10
1984. zenbakia | 2005-03-20
1982. zenbakia | 2005-03-06
1981. zenbakia | 2005-02-27
1978. zenbakia | 2005-02-06
1976. zenbakia | 2005-01-23

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan