Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2005-06-05 -- 1995.zenb

Unai Brea

«Haurrak ikas zazue/ euskaraz mintzatzen/ ongi pilotan eta...". Aspaldiko kantak emandako aholku-aginduak garbi ageri du euskaldun jatorraren bidea zein den: Euskara ahoan eta pilota eskuan. Pentsa liteke euskaraz ez dakien pilotaria ez dela "hain" pilotaria, egundoko jokalaria izan arren. Eta ez gara orain ehun urteko pentsamoldeaz ari. Duela ez hainbeste, 80ko hamarkadako esku-pilotari handienetako batek -euskaldun petoa bera- honela esan zien azken urteotako txapeldun erdaldunei (Beloki, Eugi, Patxi Ruiz, Martinez de Irujoà): "Zuek ez zarete benetako txapeldunak; horretarako euskaraz jakin behar da eta!". Bitxia bada ere, hala zioena gaztelaniaz barra-barra aritzen zen pilotalekuan, baita euskaldunekin ere.
Pilota munduan euskarak duen benetako indarra aztertzean, joera bi ageri zaizkigu. Elkarren aurkakoak direla ere esan genezake. Batetik, pilota ez omen da kanpotik eman dezakeen bezain euskalduna. Hasteko, gaur egun inoiz baino pilotari erdaldun gehiago dago goi mailakoen artean. Xabier Euzkitze ETBko pilota partiden aurkezleak dioenez, "Beti izan dira, baita txapeldun handien artean ere, baina ez gaur bezainbeste. Txapeldun handi gehienak euskaldunak izan dira".

Hala eta guztiz, puntako pilotarien artean euskaldunak dira oraindik nagusi. Jakina, horrek ez du bermatzen euskara nagusi izatea. Lehenik eta behin, gaztelania hiztun gehiago egoteak gaztelaniara lerratzen ditu euskaldunak. Bestetik, pilotari guztiek ez dute euskararenganako atxikimendu bera, euskaldun petoak izanagatik ere. Kontua aspaldikoa da, Euzkitzek dioenez: "Hogei urte baino gehiago da irratirako pilota partiden erretransmisioak egiten hasi nintzela, eta orduan konturatu nintzen pilotarien hizkuntza nagusia gaztelania zela. Niretzat oso bitxia izan zen Retegi eta Galartza, biak hain euskaldunak, elkarrekin gaztelaniaz somatzea pilotalekuan". Gaur egun joera bera ei dago.

Denek ez dute Euzkitzeren iritziarekin bat egiten, hala ere. Fernando Goñi pilotariaren ustez, "euskara da pilotalekuko hizkuntza nagusia, bai kantxan bai janzgeletan". Zubiriko atzelari nafarra da, hain zuzen, gorago aipatu ditugun aurkako bi joeretatik, bigarrena hoberen ordezkatzen duenetakoa. Jatorri erdalduna izanda euskaraz ikasteko ahalegina egin duten edo egiten ari direnei buruz ari gara, hain justu.

Orain bizpahiru urte, Fernando Goñik ezuste ederra eman zien ETBko kazetariei, aurrerantzean euskaraz erantzungo ziela iragarriz. Goñiri umetatik zetorkion euskararengako atxikimendua, baina "pilotari euskaldunenganako inbidiak" ere eduki du eraginik.

Patxi Eugi bat dator Goñirekin. Agoiztarraren esanetan, "bikote euskaldunek euskaraz egiten dute elkarrekin, horixe delako beraientzat naturalena". Eugi bera euskara ikasten hasi zen orain urte batzuk, baina utzi egin behar izan zuen, eskolak eta entrenamenduak bateratu ezinik. Martinez de Irujok, berriz, hortxe dirau jo eta ke, beste txapeldun handi bat aipatzearren.

Espezialitatez espezialitate

Batik bat esku pilota jorratu dugu orain arte, baina gainerako espezialitateei ere begiratu gura izan diegu. Euzkitze, berriz ere: "Badauka garrantzirik espezialitate bakoitza zein pilotalekutan egiten den. Palak Bilboko Deportivo du gotorleku nagusia, eta horrek inguru horretako palista asko egotea eragin du. Hortaz, nahiko espezialitate erdalduna da. Erremontean, berriz, bi pilotaleku nagusi daude: Iruñea ondoko Uharte herrikoa eta Hernaniko Galarreta. Nafarroa aldekoak nahiko erdaldunak izaten dira eta gipuzkoarrak euskaldunak". Azkenik, zesta puntaren kasu bitxia azpimarratu du Euzkitzek: "Ohituraz, euskarak indar handia izan du espezialitate horretan, berez oso euskalduna den Bizkaiko ekialdean eduki duelako betidanik indar gehien, baina bitxia da nola eutsi dion euskaldun izateari nazioartean zabalkunde handiena eduki duen espezialitatea izanda. Nahiz eta AEBetan makina bat urte aritu, puntistek euskara gorde dute. Dabiltzan erdaldun apurrei ere somatu egiten diet euskarazko oinarrizko hiztegia darabiltela pilotalekuan".

ETAren Madrilgo atentatuak eta Arnaldo Otegiren espetxeratze aginduak irekitzen ari den prozesu politikoaren errealitatea non dagoen erakusten dute. Piztu izan den baikortasuna puztuegia dagoela argi irudikatu da, baina... zerri goseak ezkurra amets. Presioak, tentsioak eta krisi uneak behin baino gehiagotan ikusi ahal izango dira, prozesu honek aurrera jarraitzen badu. Urak gora egin ondoren, egoera berriz bere onera itzultzen ari dela dirudi eta alde bakoitzak, aurrera jarraitzeko borondatea erakutsi du era batera ala bestera. Seguruenik hori da garrantzitsuena, prozesu honekin jarraitzeko dagoen borondatea, eta hori izan liteke beste garai batzuetan falta izan dena. Alde desberdinek elkarri egiten dizkioten akusazioak gogorrak dira oraindik, baina haien artean ere gero eta sustraituago dago aldeen borondatearena. Gehiago ere irudikatu da azken hilabetean, baina borondate hori zintzoa eta egiazkoa bada, ez da gutxi.

Ekainean hautatutako da Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria, eta inor gutxik jartzen du zalantzan Juan Jose Ibarretxek bere hirugarren legealdia errepikatuko duela. Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren hautaketak argi erakutsi du talde desberdinek beren posizioak ongi finkatu eta legealdi desberdina izango dela irudikatu nahi dutela. Horrexegatik, hautatua izan aurretik, ez Atutxak beste, baina Ibarretxe berak ere iragango du estualdirik.

Bakoitzak nahi dituen interpretazioak egiten ditu errealitatean ikusten duenaz, eta horien artean dago behin eta berriz ETAren «ahuldade operatiboa»rena. Ez da izugarri zorrotza izan behar ETA moduko erakunde armatu batek gaur egun duela hamar edo hogei urte baino zailtasun operatibo handiagoak dituela; baina, aldi berean, oso agerikoa da ETAk gaur egun inor hiltzen ez badu, hala nahi duelako dela. Ezaguna da hedabideek errealitate birtualak sortzeko duten indarra eta, alde horretatik, «ahuldade operatiboa»ri etengabe oihartzun mediatikoa ematearena probokazioa da ETArentzat, horrek birtualitate hori gezurrezkoa dela erakustera behartu baitezake.

Mikel Asurmendi

Legebiltzarreko lehendakariorde ohi Gorka Knörrek honela ikusi du Izaskun Bilbao lehendakari berriaren aukeratzea: «Hautaketa askoz dramatikoa agertu da hedabideetan, herritarren eta politikoen artean izan dena baino. Legebiltzarreko mahaia agintaldi osorako izendatzen da, eta behin izendaturik, ezin dute lehendakaria kargutik kendu. Zalaparta besterik ez da izan. Funtsean, tirabira horren atzean normalizazio prozesua abian jarri izana dago».

Zertan ari zara? Politika uzteko edo segitzeko asmotan?
Deskonpresio politiko garaia bizitzen ari naiz. Ez da lehenbiziko aldia, Ajuria Eneatik atera nintzenean, Carlos Garaikoetxearekin batera, bi urte egin nuen politikaren langabezian. Enpresa publikoan aritzeko aukera daukat, baina politika modu existentzialean bizi dudanez, jarraitu nahiko nuke.

EAko Idazkari Nagusia eta legebiltzarkide izatetik kargurik gabe izatera pasa zara.
Niretzat etapa itxiak dira. Beti saiatu naiz nire kontzientziaren arabera jokatzen, kontzientzia ez omen da tronpatzen. Nik horrela uste badut ere, kontzientziak pasadizo aldrebesak eta konplikatuak biziarazten dizkizu. Ni nire buruarekin ondo sentitzen naiz, baina begi-bistakoa da garai txarrak bizi izan ditudala.


Zehaztu zenezake zeren ondorioz?
Tira, alderdiaren barruan kontsentsua edo adostasuna lortzen ahalegindu naiz. Egun EAko Idazkari Nagusia ez banaiz, garai batean sektore guztiak elkarrekin aritzeko eta jokatzeko ahalegin berezia egin nuelako da. Eta onartu ez zenez, bada kanpoan geratu naiz.

Legebiltzarrerako zerrendetan aurkezteko hautatu ez izana...
Kapitulu itxia dela esan dut. Berau itxi baino lehen alderdiak nirekiko gizatasunik gabeko erabakia hartu zuen ordea. Alderdiak erabaki hori hartzean epaileak baino lehenago kargu gabetu ninduen. Bakoitzak nahi edo behar zuena egin du eta nik nire jarrera hartu dut erabaki horrekiko.

Hala nola...
Ezarri zidaten fidantza ordaintzea, hasteko. Orain hilabete eskas, Juan Mari Atutxa, Begoña Bilbao eta hiruron aukako auzia dela medio, epaileak fidantza eskatu digu. Begoña Errazti lehendakariak alderdiak bere gain hartuko zuela esan zidan, «eskerrik asko» esan nion, «zuek zeuen erabakiak hartu dituzue eta nik neureak». Koherentziaz jokatu nahi izan dut azken unera arte.

Zigortua bazina?
Nire bigarren kargu gabetzea litzateke, EAk lehena egin baitu. Baina, itxura guztien arabera, zigorra Bilboko Auzitegian jarriko digute, edo hala diote behintzat. Nire kasuan hutsaren hurrengoa litzateke.

Nola ikusten duzu EA alderdia?
Edozein kolektibok aurrera egiteko kontsentsuaren bidea urratu behar du. Jendearen arteko harremanak landu behar dira, esklusioaren gainean oinarritutako edozein proiektuk etorkizun iluna dauka. Eta are ilunago ziklo berri batean sartu garenean. Ziklo horretan, abertzaletasunean, batetik EAJ arituko da nagusiki, eta bestetik, estrategia politiko militarrak baldintzatu gabeko ezker abertzalea. EAk orain arte bide gaitza izan badu, are gaitzagoa izango du bere jardunbidea esklusioaren klabean urratzen badu.

EAn esklusioa eman da, beraz.
Begi-bistakoa da. Hauteskundeetarako zerrendan sektore batzuk kanpo geratu ziren. Dramatismorik gabe diot. Errazti lehendakariari esan nion azken Batzar Nagusian: "Sektore guztien ordezkaritza ziurtatu dezakeen Batzorde Nagusia nahi nuke". Horregatik nago kanpo. Berriro diot, esklusioan oinarritutako proiektu batek jai du.

EAJ-EA koalizioak Carod-Roviraren eskaintza jaso omen zuen azken hauteskunde kanpainan parte-hartzeko. Horrela al da?
Bai. Baina ez zuten aintzat hartu. Bartzelonako hedabideetan ez zela etorri sozialistak eta Pasqual Maragall ez zirikatzeagatik zabaldu zen. Baina hori gezurra da. Ez zioten kasurik egin eta kito. Nik dakidala, EAJko goi-mailako kargu baten oniritzia jaso zuen. Baina nola parte hartuko zuen kanpainan EAk ez badu jarrera bera azaltzen, gure alderdikidetzat jotzen dugularik?

Zer iritzi duzu EAJ-EA koalizioak izandako boto galeraz?
Abstentziora joan da bereziki. Hala ere, koalizioak ez du asmatu hautesleria mobilizatzen eta hautesleriak ez du ikusi PSOErengan PPrengan ikusi zuen mamua. Bestalde, duela lau urte Aralar ez zegoen. Horiek dira gakoak. Baina, mapa politikoa ez da aldatu, hori da datu nagusia. Mapa politikoa aldatuko da ETAk behin betirako su-eten bat emango duenean. Artean, inork ezin du ezer inposatu, alde guztien arteko hitzarmena behar da.

Joseba Permachek "EAJk orain arte inposatu duen jarrera amaitu dela" esan berri du ARGIAn.
Eta zergatik amaitu da orain eta ez orain hamar urte? Eurek ere erantzukizun partea izango dute, ezta? Besteok gurea dugu eta Batasunak berea. Batasunak Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian esan izan balu orain esaten ari dena beste testuinguru batean geundeke. Bitxia da. Orain inposizio garaia amaitu bada, haiek zuten lehenago amaitzea. Gakoa da ezker abertzaleak beste rol bat jokatzea. ERCk Katalunian jokatzen duen antzekoa, adibidez.

Artean nola ikusten duzu egoera politikoa?
Inor ez da gai bost bat urte barru izango dugun panorama politikoa igartzeko. Denok dakigu desberdina izango dela, ezker abertzaleak jokatu ez duen rola jokatuko duelako. Hala ere, ezker abertzaletik orain beren botoak erabakigarriak izango direla badiote ere, hori horrela da orain, duela hamar urte eta duela hogeita bost.

Bake prozesuak EAEko gobernagarritasunari aurrea hartu dio, antza. Zein dira aukerak?
Hasteko, nik su-eten hitza baztertuko nuke. Su-etena denok dakigunaren eskuetan dago. Ziklo hitza berresten dut, berau etorri da, abian dago. Bere ñabardura guztiekin. Ez da erraza izango. Artean urgentea zer den eta zer garrantzizkoa bereizi behar dugu.

Zer da garrantzizkoa eta zer urgentea?
Garrantzizkoa ziklo politiko abiatu izana da. Urgentea, berriz, Espainiako Gobernuak nahiz ETAk benetako keinuak egitea, egin dituztenak baino gehiago. Adibidez, Gobernuak presoen arazoan neurriak hartzea eta ETAk borondate gehiago azaltzea. Azken atentatuak inertzien ondorioa izan daitezke. Agian ETAren barruan denak ez dira iritzi berekoak, baina ezta ere Espainiako Gobernuan. Zapaterok Ibarra, Francisco Vazquez, Bono edota Chaves konbentzitu behar ditu. Ez du lan makala.

Alderdien arteko mahaia osatze bidean al dago?
Bai, baina menua falta da. Eta ezkontza bada, nola ezkondu. PP kanpoan dago. Baina PP Katalunian ere azken unean batu zen. Hemen ere gauza bera gerta liteke. PPren arazoa da buruzagitza eskuin muturrekoa duela, Aznarren esku dagoela. Nik uste ETAk beste joka-leku politiko batera joateko erabakia hartu zuen orain urte bat. Baina erabaki horrek gauzatzeko denbora behar du. Artean, Zapaterok ausardiaz jokatzen badu eta elkarrizketak bideratzen baditu Espainian irabaziko du. Galiziako hauteskundeetan PSOEk aurrera egiten badu Zapatero indartuko da. Hori da bake prozesua indartzeko mesede handiena. Eta ni ez naiz Zapatero zalea. Baina gauzak diren bezala dira eta ez norberari gustatzen zaizkion bezala.

Europako Konstituzio-Itunaren ikuspegi neoliberal gordinak bere lehen kolpe latza jaso du eta akaso kolpe hilkorra. Ipar Euskal Herria izan da baiezkoa eman duen lurralde gutxietako bat. Ez da oraindik irudikatuko Frantziaren ezetza aurreikusiz Europako Batasuneko agintariek prestatuta ei duten B plana zertan datzan, baina antzematen hasiko dira lerro batzuk, jadanik ezer ez baita berdin. Lehenbiziko ezetza izan da, eta honek beste ezezko batzuk ere iragartzen ditu ûagerikoena Herbehereenaû, baina oraindik beste 14 estatu geratzen dira beren hautua erabaki gabe. Frantziak ere krisi politiko gogorra bizi du eta datozen egunetan aldaketa esanguratsuak izango dira: hasteko, Jean Pierre Raffarin lehen ministroak bere azken egunak biziko ditu gobernuburu gisa; Jacques Chiracen dimisioa ere eskatzen dute askok, baina halakorik ez da gertatuko. Lurrikarak, halaber, PS bete-betean hartu du eta François Hollanderen alderdiak seguruenik ezohiko kongresu batean garbitu beharko ditu bere baitan agertutako desberdintasun sakonak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan