Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-06-05 -- 1995.zenb


Juan San Martin hil da

Eibartarra (1922-06-23) maiatzaren 30eko goizaldean hil zen. Hainbat liburu idatzi zituen etnografiari, arteari, historiari eta hizkuntzari buruz. Itzultzaile lanetan ere aritu zen eta poeta ere bazen. 1964tik aurrera euskaltzain osoa izan zen eta Euskaltzaindian idazkari, buruorde eta Jagon saileko ardurak izan zituen. Gerra ondorengo bertsolari txapelketetako antolatzaile, alfabetatze taldeetako sortzaile eta Jakin aldizkariko zuzendari izan zen. 1989. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Ararteko izendatu zuten. Jaioterriko (Eibarko) udalbatza Juan San Martin herriko seme izendatzeko plenoa egitekoa zen aste honetan.


Enpresa pribatuetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak enpresa pribatuetan euskara planak garatzeko urteko egitasmoa onartu berri du. Jaurlaritzak 1.118.522 euro erabiliko ditu euskara planak abian jarri edo garatu nahi dituzten enpresei laguntzeko.


NUPeko Euskara Batzordeko azkenekoen dimisioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskara Batzordeko Patxi Salaberrik (euskara gaietan errektore ondokoa) eta beste zenbait kidek dimitu ondoren, orain gainerako guztiek gauza bera egin dute. Mehatxua egina zuten eta orain egia bihurtu da. Dimititu duten zazpi kideek esan dute errektoreak ez diela bere galderei erantzun.


Hizkuntz eskubideak: lehengo lepotik burua

Hizkuntz Eskubideen alorren egindako bidea arriskuan zela uste izan zuen Kontseiluak eta euskararen normalizazio atzerakadak saihesteko intentzioarekin sortu zuen Behatokia 2001. urtean. Zenbait administraziok hartutako politika aldatzen lagundu nahi zuen Behatokiak. 2004. urteko txostena argitaratu berri dute eta aurrekoetan salatutako eskubide urraketa berberak errepikatu dituzte herritarrek. Aurrera egin ez denaren seinale.

Daniel Udalaitz


Burtsako jergan, tarteka-marteka burtsan aurkitzen diren balio oso merkeei esaten zaie "txitxarroak", eta enpresen oinarri ekonomiko ahula izaten da oso merke agertzearen arrazoia. Kotizazioen goratze indartsuko aldietan, tendentzia nagusia segitzen dutenez gero, sarrera onak eta bat-batekoak lor ditzake Ğtxitxarroğen jabe denak, baina, era berean, buruhauste ederrak ere izan ditzake haien kontura. Molde horretako balioak egunero negoziatzen dira burtsan, eta, prezioan ere egunero berritzen direnez gero, beti azaltzen dira erosleak. Adituek, ordea, "txitxarroğetatik ihes egiteko aholkatzen dute. Inbertitzaile ausartak eta arriskuaren maitaleak ez direnei era horretako balio merkeagoak eta likido gutxikoak alde batera uztea aholkatzen zaie. Adituen aburuz, likidezia handiko akzio ezagunenetan ezarri behar da dirua. Balio "txitxarroğek ûesaten duteû ezusteko bikainen iturri izan daitezke inbertitzaileentzat, eta gerta dakieke uste gabeko galeren aurrean egokitzea. Alabaina, nola burtsa "jokoa" den, zenbaitetan joko arriskutsua gainera, beti izaten dira "txitxarroğekin jokatzeko prest daudenak.


Itoizko urtegiaren afera bizi-bizi dagoela erakutsi zuen joan den larunbatean Iruñean egin zen manifestazio jendetsuak. Zapateroren Gobernuak lur mugimenduen azterketari emandako garrantziak, halaber, gaia ez dela txantxetakoa erakusten du. Nafarroako Gobernuak, ordea, bere betikoan jarraitzen du, entzungorrarena eginez. Manifestazio bukaeran, halaber, Patxi Gorraizek (Itoizko Koordinadora) eta Iñaki Garciak (Solidarioak) izandako tira-birek, bi mugimenduen arteko tentsioa erakusten dute.

Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak maiatzaren 29ko El Pais egunkarian: ĞGuztion artean bilatu behar ditugun irtenbideek seguruenik zerikusi handiagoa izango dute kosoberania moduko formula modernoekin, soberania kontzeptu klasikoekin baino (...) Alderdi guztiak mahai baten inguruan bildu aurretik sukalde lan handia behar da. Orain norbaitek alderdi guztiak mahaira deituko balitu, seguruenik porrota litzateke, eta ez ditugu porrot gehiago beharğ.

hemeroteka

1994. zenbakia | 2005-05-29
1993. zenbakia | 2005-05-22

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan