2005-06-05 -- 1995.zenb
Azkenean! Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen. Baina aste batzuk lehenago Txiki eta Otaegi fusilatzeko denbora eman zion Ğurtetako bakea eman duen Buruzagiağri. Trantsizio politikoa abiatu zen orduan eta Zeruko ARGIA berria euskal gizarteak urtetan isildutakoak ozen eta garbi esaten hasi zen: Presoak kalera! Konstituzioari ez!... Energia nuklearrari ere ezezko borobila eman zion gizarteak. Eta guardia zibilak Gladys del Estal hil zuenean negar egin zuen. Baita Amparo Arangoa torturatu zutenean ere. Poztu, egun oso batez, 24 orduz, irratia euskaraz entzuteko aukera izan zuen egunean poztu zen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa