Astekaria

 Bero-beroan 

Zer da: E.P.S.V.

Daniel Udalaitz

Daniel Udalaitz


1994. alea
2005-05-29
alde 0    kontra 0

E.P.S.V. siglek Entidades de Previsión Social Voluntaria esan nahi dute. EAEn horrelako erakundeak Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundea izeneko federazioan daude elkartuta, zein Prebisio Sozialeko Erakundeen Legearen babesean eratu baitzen. Federazio horrek pentsio osagarriak eskaintzen dituzten ia EPSV guztiak biltzen ditu eta, orobat, bestelako babes sozialak eskaintzen dituzten beste batzuk. EPSV federatuek EAEko langileen erdien baino gehiagoren ekarpenak jasotzen dituzte, 10.000 milioi euroko ondarea daukate eta dagoeneko 300 milioi euroko prestazioak pagatzen dituzte. Nafarroan ere badira antzeko elkarteak.

Horrelako prestazioak eman ditzakete EPSVek:

- Pentsio aldi batekoak edo biziartekoak, erretiroagatik, bazkidearen heriotzagatik edo lanerako ezintasunagatik.

- Prestazio bakarrak edo aldi batekoak bazkideei edo onuradunei -hala badagokie-, langabeziagatik, zahartzaroagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkorragatik...

- Asistentzia sanitarioa.

- Etxebizitzako kalteak, laneko tresnak eta abar konpontzeko dirua...

Ez dago mugarik bazkide izateko eta eskubide eta betebehar berak dituzte. Irabazasmorik gabeko elkartea da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1993
 
azala1992

1994 zenbakia.
2005ko maiatzaren 29a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia