Ainhoa Lendinez
Mendizaletasuna indartzen ari den kirol jarduera da Euskal Herrian. Mendi inguruetan gero eta jarduera gehiago antolatzen dira; mendi eta bizikleta martxak, lasterketak eta abar. Horien guztien artean bada jarduera mota bat tradizio zabala eta izen handia dituena: Iraupen Luzeko Mendi Martxak. 8tik gora ordu, 40tik gora kilometro eta 1.800etik gora metro desnibel. Horiek dira Euskal Herriko mendizaleen erronka nagusi bilakatu diren mendi zeharkaldien ezaugarri nagusiak. Oinarrizko tresnak, berriz, mendiko botak, prestaketa fisiko ona eta zaletasuna.
guztia irakurri
Nagore Irazustabarrena
Irail Beltza talde palestinarrak 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan Israelgo atletak bahitu zituen. Emaitza: 11 israeldar eta 5 palestinar hilik. Hurrengo urteko iraila ere beltza izan zen Txilen, Dorre Bikien itzalean zokoratua geratu den beste irailak 11 horretan Pinochetek estatu kolpea jo baitzuen Salvador Allenderen gobernuaren kontra. Jon Mirandek ez zuen iraila aukeratu zulo beltzean amiltzeko; 1972ko Eguberrietan egin zuen bere buruaz beste. Bi urte lehenagoko Gabonetan erabaki zuen Francok Burgoseko prozesuan heriotz zigorrera kondenatuak zeuden etakideak indultatzea; Eguberritako espiritua ala nazioarteko presioa? Carrero Blancok ere 1973ko Eguberritako atarian hartu zuen bere hegaldi ezaguna opari. Hainbeste heriotzen artean Portugalen krabelinak erabili zituzten salazarismoari amaiera emateko. Bitartean, gurean krabelinak bezala baino perretxikuak bezala ugaldu ziren ikastolak, erakunde politiko eta sindikalak eta kultur elkarteak.
guztia irakurri