2005-05-29 -- 1994.zenb
Irail Beltza talde palestinarrak 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan Israelgo atletak bahitu zituen. Emaitza: 11 israeldar eta 5 palestinar hilik. Hurrengo urteko iraila ere beltza izan zen Txilen, Dorre Bikien itzalean zokoratua geratu den beste irailak 11 horretan Pinochetek estatu kolpea jo baitzuen Salvador Allenderen gobernuaren kontra. Jon Mirandek ez zuen iraila aukeratu zulo beltzean amiltzeko; 1972ko Eguberrietan egin zuen bere buruaz beste. Bi urte lehenagoko Gabonetan erabaki zuen Francok Burgoseko prozesuan heriotz zigorrera kondenatuak zeuden etakideak indultatzea; Eguberritako espiritua ala nazioarteko presioa? Carrero Blancok ere 1973ko Eguberritako atarian hartu zuen bere hegaldi ezaguna opari. Hainbeste heriotzen artean Portugalen krabelinak erabili zituzten salazarismoari amaiera emateko. Bitartean, gurean krabelinak bezala baino perretxikuak bezala ugaldu ziren ikastolak, erakunde politiko eta sindikalak eta kultur elkarteak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa