Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia

Katixa Garate


1993. alea
2005-05-22
alde 0    kontra 0

Begoņa Bilbao idazle bermeotarra zendu zen pasa den astean, 72 urte zituela. Berandu hasi zen literatura idazten. Hainbat sari jasotakoa, iaz Palestina, zure mina nobela kaleratu zuen. Julian Alustiza Aztirik ere utzi gintuen pasa den astean. 1937tik 1943 bitarte, poemak argitaratu zituen hainbat aldizkaritan. Etnografia liburuak idatzi zituen eta poemak, istorioak eta oroitzapenak bilzen dituen Bizinahiaren arnasa plazaratu zuen iaz.

Elirale dantza konpainiak haurrei zuzendutako dantza garaikideko lana estreinatuko du maiatzaren 27an, Izpurako Faustin bentaberry aretoan: Kadira.

Eneko Aritzaren Lagunak filmagintza eta kultur taldea sortu berri dute Eneko Aritza (Orreagako guda) film laburraren egileek. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta kultur, kirol eta aisialdi ekimenei helduko die aurrerantzean. Labourd 1609 (Inkisizio plana) film luzea errodatuko dutela adierazi dute.

Martin Etxeberria zarauztarrak Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (Elkar) poesia liburua argitaratu berri du. Bere bigarren poemategia da.

Brigada Criminal Lazkaoko taldeak Gure mandamentuak diskoa plazaratu du Gor diskoetxearekin. Stupenda Jonesekin partekatutako Osti bi CDaren eta Lazkaoko Torrano tabernaren itxiera zela-eta osatutako EParen ostean, hauxe da euren bakarkako lehen diskoa.

Joan Mari Torrealdaik Idazluma jaso du Euskal PEN Klubaren eskutik, adierazpen askatasunaren defentsan egindako lanagatik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1992
 
azala1991

1993 zenbakia.
2005ko maiatzaren 22a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia