Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-05-15 -- 1992.zenb

Osasuna: 50 urte Historiako lehen transplantea egin zenetik

Jabier Agirre

1954ko abenduan, aurreneko aldiz Historian, egin zen giltzurruneko transplantea. Ebakuntza kirurgikoaren mesedeak zuzen-zuzenean ezagutu zituena 23 urteko iparramerikarra izan zen, Richard Herrick izenekoa, lanbidez kostazaina. Gazte horrek nefritis kronikoa zuen, eta bere giltzurrunek behar bezala funtzionatzen ez zutenez, anaia bikia zen Ron-en giltzurrun bat transplantatu zioten medikuek (ikus argazkia).
Lehenago ere, 1900. urtea aldera hasita, odol-transfusioak eta korneako transplanteak ere egin ziren, baina ordura arte ez zen transplanterik egin, arrakastaz bederen, organo solidoekin. Aipatutako kasu honen berri izugarri zabaldu zen, aurreneko aldia baitzen gaixo batek ebakuntza kirurgikoaren ondotik bizirik irautea lortu zuena, eta gorputzak normaltasun osoz onartu baitzuen anaia bikiaren giltzurruna. Horrexegatik, zortzi urte geroago gaztea hil egin bazen ere, bere kasua aitzindaria izan zen mundu osoan metodo sendatzaile horren garapena zabaltzeko.
Giltzurruneko transplanteetan, historiara pasatu den beste kasu bat Robert Phillips-ena izan da. Kamioilari iparramerikar honek 1963. urtean jaso zuen arrebak emandako giltzurrun bat, eta medikuek urte gutxiko bizitza iragarri zioten arren ûbi urte besterik ez zela biziko aurreratu ziotenû, gaur egun oraindik, 79 urte bete dituenean, bizirik eta osasuntsu mantentzen da.
Espainiako estatura transplanteen arrakasta pixka bat beranduago iritsi zen. Aurreneko transplantea, giltzurrunekoa kasu honetan ere, Bartzelonako Ospitale Klinikoan egin zen 1965. urtean, erabateko arrakastaz. Hala ere, urte batzuk geroago, gure herrialdea aitzindari da era honetako ebakuntzetan, eta munduko organo-emaileen tasarik handienetakoa dauka.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan