Astekaria

 Hiruko Txikian 

Jose Bono

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1992. alea
2005-05-15
alde 0    kontra 0

PSOEren Gobernuak publizitatzen duen bere jite propioaren ikurra. Ese hizkia gez ordezkatzearekin gure belarriak gaztigatzen dizkigunak, berak inor hiltzea baino hila izatea nahiago duela esan digu, bere moral etikoak hala agintzen diola alegia. Ez esan ederra ez denik esaldia, Ejertzitoaren nagusia eta Estatuaren defentsaren ardura duen batengandik entzunda. Militarrek bestela ohiturik gintuzten, mugitzen zen guztiari tiro. Nork ez ote du bada gogoan garaiko soldadutza hartako klase teorikotan, sarjentu profesional txuskeroen begirada zorrotzen diana ginen euskaldunei zuzendutako esaldi hura, barne etsaiei aurre egin behar zitzaieneko hura. Tokitan gelditu dira erronka armatuko garai militar haiek, PPren agintaldiarekin sobra ere desagertu zirenak. Orain Ghandiar Bono zibilen garai hauetan, armak komertziorako soilik erabiltzen dituzte. Salerosketetarako. Gerrarako industriako lanpostuak mantentzeko gerrarik gabe. Almazenatzeko. Estatuaren ordena hautsi nahi lukeena kikiltzeko, tamainako metatu armamentuaren azkarrak alukeriatan ibiltzeko gogoak edonori ken zekizkien. Erasorik gabe eroso, hau izan liteke ereserki militar berriaren errepika. Eta letozkeenak, tirorik egin gabe jaso, amaierarako egokia. Saindu bat, Bono hau.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1991
 
azala1990

1992 zenbakia.
2005ko maiatzaren 15a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia